Jordan (ibaia)

Artikulu hau Jordan ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Jordan (argipena)
Jordan

BnotYaakovBridge.JPG


Jordan ibaiaren ikuspegia
Bertako izenaنهر الأردن, nahr al-urdun (ar)
נהר הירדן, nehar hayarden (he)
Kokapena Libano
 Israel
 Jordania
 Palestina
Luzera360 km
IturburuaHermon mendia
Ibai ahoaItsaso Hila

Jordan[1], —Jordan ibai bezala ere ezaguna— 360 kilometroko luzera duen ibai estu bat da, Rift haran Handiaren iparraldeko zatia hartzen duena, plaka asiatikoa (azpiplaka arabiarra) eta plaka afrikarra banatzen dituen haustura tektonikoa. Antilibano mendilerroan jaiotzen da, Hermon mendiaren iparraldeko adarrean, nondik, Libano hegoekialdea zeharkatuz isurtzen den, Israelen sartu eta Galileako Itsasoaren iparraldeko kostaldean bere urak isuriz (gaur egungo Kinnereth Lakua edo Bibliako Genesaret lakua). Degania kibutzetik gertu dagoen laku honetatik berriz abiatzen da, lakuaren hegoaldeko kostaldean, bere iparraldetik hegoalderako ibilbidea mantenduz eta Israel eta Jordania arteko muga teoriko bezala balio duelarik, azkenik, Itsaso Hilean behin betirako itsasoratzen delarik.

Jordan ibaia, Lur Santuko handiena da, eta Kanaan eskualde historikoko garrantzitsuenetako bat, Orontes ibaiarekin batera. Aldi berean, Bibliako gertaera askoren eskenategi izan zen.

Deskribapena

Ibaia, zenbait errekazto txikien elkartzetik sortzen da: Hasbani, Warzani, Dom (edo Dan) eta Banyas. Guztiek, isurtze egonkor eta jarraikakoa dute, agorraldi eskasekoak. Jordan ibaiaren elikatzea hirukoitza da: Alde batetik, euri eta elurretatik dator (batez ere negukoak), beste batetik Antilibano mendilerroaren irtetze karstikoetatik, eta, azkenik, Hermon mendiaren elurraren urtzeagatik (udaberrian). Ibaiak, honela, azken urtaro honetako gehiengo absolutu bat erakusten du, eta bigarren gehiengo bat neguan, udan, agorraldi handia jasaten duen bitartean.

Jordanen ezaugarririk nagusiena, baina, Itsaso Hilerantz hurbiltzen doan heinean bere gazitasun maila igotzen doala da. Izan ere, Kinnereth edo Genesaret lakuan, oraindik geza sartzen da, baina ordutik aurrera, gazitu egiten da, Itsaso Hilean itsasoratu arte, gazitasunezko milako 325eko portzentajea batekin, ozeanoak baino %25 gaziagoa dena.

Yarmukek bakarrik, Jordanen ezker ibarreko ibaiadarra eta Siria eta Jordaniaren arteko muga dena, isurtzen du ur geza Jordan ibaiaren ibilgu nagusian.

Ibaiak, iparraldetik hegoaldera, 64 kilometro zeharkatzen ditu Hasbanytik Merom lakuraino, berak elikatua, ondoren, bere urek, beste 24 kilometroz jarraitzen dute Galileako itsasorantz, hau ere berak elikatua, bere ibilgua jarraitzen du, bihurgunetsua eta abiadura motelekoa bihurtuz, meandro ugariekin, Itsaso Hilean itsasoratu arte.

Bere distantzia, lerro zuzenean, Hermonetik Itsaso Hilerarte, 215 kilometrokoa da, baina bere bihurgune ugariak kontutan hartuz, 360 kilometro inguru neurtzen du. Ibaiaren batez besteko zabalera 27 eta 45 metro artekoa da, eta, bere sakonera, 1,5 eta 3,5 metro artekoa.

Other Languages
Afrikaans: Jordaanrivier
Ænglisc: Iordan
العربية: نهر الأردن
تۆرکجه: اوردن چایی
Boarisch: Jordan
беларуская: Іардан (рака)
беларуская (тарашкевіца)‎: Ярдан
български: Йордан (река)
भोजपुरी: जॉर्डन नदी
brezhoneg: Jordan (stêr)
bosanski: Jordan (rijeka)
català: Riu Jordà
Cebuano: Naẖal Senir
čeština: Jordán
kaszëbsczi: Jordan (rzéka)
Deutsch: Jordan
English: Jordan River
Esperanto: Jordano
español: Río Jordán
eesti: Jordan
فارسی: رود اردن
suomi: Jordan
français: Jourdain
Gàidhlig: Abhainn Iòrdan
galego: Río Xordán
עברית: נהר הירדן
हिन्दी: जॉर्डन नदी
hrvatski: Jordan (rijeka)
hornjoserbsce: Jordan
Bahasa Indonesia: Sungai Yordan
íslenska: Jórdan
日本語: ヨルダン川
la .lojban.: jordo rirxe
Basa Jawa: Kali Yordan
ქართული: იორდანე
Kabɩyɛ: Yɔrdaŋ Pɔɔ
қазақша: Иордан
한국어: 요르단강
Latina: Iordanis
lietuvių: Jordanas
latviešu: Jordāna
Malagasy: Jordana (ony)
македонски: Јордан (река)
Bahasa Melayu: Sungai Jordan
Nederlands: Jordaan (rivier)
norsk nynorsk: Jordanelva
occitan: Jordan
Ирон: Иордан
ਪੰਜਾਬੀ: ਜਾਰਡਨ ਦਰਿਆ
پنجابی: دریاۓ اردن
português: Rio Jordão
Runa Simi: Urdun mayu
română: Râul Iordan
русский: Иордан
संस्कृतम्: जार्डन्-नदी
саха тыла: Иордаан
sardu: Giordanu
sicilianu: Ciumi Giurdanu
srpskohrvatski / српскохрватски: Jordan (rijeka)
Simple English: Jordan River
slovenčina: Jordán
slovenščina: Jordan
српски / srpski: Јордан (река)
svenska: Jordan
Kiswahili: Yordani (mto)
Türkçe: Şeria Nehri
українська: Йордан (річка)
oʻzbekcha/ўзбекча: Iordan (daryo)
Tiếng Việt: Sông Jordan
Winaray: Salog Jordan
ייִדיש: ירדן טייך
中文: 约旦河
粵語: 約旦河