Jedi tenplua

Jedi tenplua Star Warseko fikziozko unibertsoko zati den eraikin bat da.

Eraikuntza bikain hau Coruscant planetan zegoen. Galaxian Jedi ordenaren egoitza zen. Illumen eta Kamparasen beste tenplu batzuk ere bazeuden arren, Coruscantekoak Jedi Kontseilu Gorena hartzen zuen. Ezagutzen zen liburutegirik handi eta zabalena ere bazuen, bereziki Maddame Jocasta Nuk gainbegiratua. Egoitzaren sektore baten hangarra zegoen, nondik misio ezberdinetarako Jedi Starfighterrak bidaltzen ziren.

Tenpluak Jedi Ordena osoa har zezakeen, bederatzi mila kide inguruz osatua zegoena, baina ohi hauetako pare bat dozena baino ez zeuden, gainontzekoak galaxian zehar gatazkak konpontzen ari baitziren.

Inperio Galaktikoa sortu zenean 66 Agindua aktibatu zen, eta Darth Vaderrek berak pertsonalki zuzendutako 501 Legioak Jedi Tenplua eraso zuen. Hala, bost mila klon soldadu inguru barruti sakratuan sartu ziren esperientziadun maisuak zein padawan ikasle gazteak hilez.

Coruscanteko toki askotan tenplutik zerion ke zutabe bat ikusi ahal izan zen, eta Tenplutik larrialdi seinale bat igortzen hasi zen gerra amaitu zela iragarriz eta jedi guztiak itzuli behar zirela aginduz. Yoda eta Obi-Wan Kenobi jedi maisuek seinalea jaso zuten. Biziraun zuten jediak suntsitzeko Palpatine enperadorearen tranpa bat zela suposatuz, hara joatera arriskatu ziren aldatzera biziraun zutenei handik aldegiteko abisatzeko, eta hala egin zuten.

Tenpluaren egitura mantendu egin zen hurrengo bi hamarkadetan, erabat ustelgabe, beharbada Enperadorearen garaikur bezala. Arrazoiren bategatik Yuuzhan Vong Gerran Luke Skywalker maisuak tenplua zegoen tokian soilik hondakinak aurkitu zituen, behin hiriburua yuuzhan vong etsaiek hartu ondoren.

Errepublikarrek Coruscant birkonkistatu zutenean, gobernuak Jediek erabili ahal berde koloreko piramide itxurako tenplu berri bat eraikitzea erabaki zuen. 100 urte beranduago, tenplua, Coruscantetik pasatzen ziren jediek egoitza bezala erabilia izan zena, ordenaren benetako egoitza Ossus zelarik, Sith berrien esku erori zen, eta hauen tenplu bihurtu zen.

Filmean ez da, jediez gain, tenpluaren beste defendatzailerik agertzen, Star Wars Battle Front II jokoan bai badituen arren, pasako zena hain azkar hilko zituztela jediak eta guardiak salbatzeko ia agertuko ez zirela. Datu bitxi bat guardiak Mamu Mehatxua filmean agertzen diren erreginaren errege guardiaren antzekoak direla da.

Other Languages
español: Templo Jedi
français: Temple Jedi
italiano: Tempio Jedi
Nederlands: Jeditempel