Jean Marais

Jean Marais
Flickr - …trialsanderrors - Jean Marais by Carl Van Vechten, 1949.jpg
Bizitza
Izen osoaJean Alfred Villain-Marais
JaiotzaCherbourg1913ko abenduaren 11
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaCannes1998ko azaroaren 8a (84 urte)
Hobiratze lekuaVallauris
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k)Mila Parély  (1942 -  1944)
Bikotea(k)Jean Cocteau
Hezkuntza
HeziketaLycée Condorcet
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, aktorea, eskultorea, margolaria, antzerki zuzendaria, zinema zuzendaria, autobiografialaria, antzerki aktorea eta stunt performerra
Jasotako sariak
IMDbnm0544786
Maraisjean-signature.jpg

Jean Marais, izen osoz Jean Alfred Villain-Marais, (Cherbourg, 1913ko abenduaren 11a - Cannes, 1998ko azaroaren 8a) aktore frantsesa izan zen. Zinema eta antzerki zuzendari ere jardun zuen; horretaz aparte idaztea eta pintatzea gustuko izan zuen. Frantziako eta Europako zinema zuzendari onenekin egin zuen lan: Guitry, Cocteau, Renoir, Demy, Lelouch, Bertolucci, Delannoy, Clément, Pabst, Lacombe, Visconti, Gance...

Bizitza

Antzerkirako ikasketak egin eta lanean hasia bazen ere, ez zuen arrakastarik lortu harik eta 1937an Jean Cocteau ezagutu zuen arte. Beronek abiaraziko du ganoraz Maraisen ibilbidea zinema eta antzerkiaren munduan, aurretik figurazio lan bakanak eginak bazituen ere. Euren artean berehala sortu zen maitasun harremana, Cocteau hil bitartean iraun zuena (1963). Zuzendariak eskaini zion lehen lanean ez zuen tutik ere esaten, hain zen eskasa Maraisen ahotsa. Hori zuzendu asmoz erretzeari ekingo dio eta itxura batean ahotsa aldatu zitzaion.

1944an Arnaud et Artémideu antzezlana prestatzen eta eskaintzen saiatu zen. Frantzia okupatu hartan, kolaborazionistek boikota egin omen zioten, eta bertan behera utzi behar izan zuen ikuskizuna. Marais, dena den, nazien kontrako erresistentziarako ikur bilakatu zen.

La Belle et la Bête (1946), Les Parents terribles (1948) eta Orphée (1949) filmak dira Marais eta Cocteauren arteko lanean mugarri. Bai kritikak, bai ikusleek oso ondo hartu zituzten aipatu filmak eta aktorearen lana. 1950etik aurrera beste zuzendari batzuen eskutik egin zuen lan: Luchino Visconti, Jean Renoir, edo Sacha Guitry, besteak beste. 1959an berriro egingo du lan Cocteaurekin Le testament d'Orphée filmean. Tartean antzerkiari eskainiko dizkio bere eginahal gehienak.

1960tik aurrera ostera ere arituko da zineman eta munta apaleko abenturazko filmetan ikusiko dugu, ezpatariarena egiten behin baino gehiagotan. Sasoi honetan ere aipatzekoa da Fanomas pertsonaiari eskainitako trilogia (1964-1966).

Hortik aurrera antzerkia izango du lanerako esparru eta gutxi dira zinemara egindako itzulerak; ez, haatik, nolanahikoak. Hortxe dira Jacques Demy, Claude Lelouch edo Bernardo Bertolucci zuzendari ospetsuekin eginiko lanak.

Jean Mareis 1998ko azaroaren 8an hil egin zen Cannesen, bihotzekoak jota.

Other Languages
العربية: جان ماريز
asturianu: Jean Marais
azərbaycanca: Jan Mare
تۆرکجه: ژان ماره
башҡортса: Жан Маре
беларуская: Жан Марэ
беларуская (тарашкевіца)‎: Жан Марэ
български: Жан Маре
Bislama: Jean Marais
català: Jean Marais
čeština: Jean Marais
Чӑвашла: Жан Маре
Deutsch: Jean Marais
English: Jean Marais
Esperanto: Jean Marais
español: Jean Marais
فارسی: ژان ماره
français: Jean Marais
galego: Jean Marais
עברית: ז'אן מארה
magyar: Jean Marais
Հայերեն: Ժան Մարե
Ilokano: Jean Marais
italiano: Jean Marais
ქართული: ჟან მარე
Lëtzebuergesch: Jean Marais
latviešu: Žans Marē
Malagasy: Jean Marais
Nederlands: Jean Marais
occitan: Jean Marais
polski: Jean Marais
português: Jean Marais
română: Jean Marais
русский: Маре, Жан
srpskohrvatski / српскохрватски: Jean Marais
Simple English: Jean Marais
slovenčina: Jean Marais
slovenščina: Jean Marais
svenska: Jean Marais
Türkçe: Jean Marais
українська: Жан Маре
oʻzbekcha/ўзбекча: Mare Jan
Tiếng Việt: Jean Marais
Winaray: Jean Marais
მარგალური: ჟან მარე
中文: 让·马莱