Jacqueline Bouvier Kennedy

Jacqueline Bouvier Kennedy
JBK In Ft Worth (11-22-63).jpg
Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama

1961eko urtarrilak 20 - 1963ko azaroak 22
Mamie Eisenhower - Lady Bird Johnson
Bizitza
Izen osoa Jacqueline Lee Bouvier
Jaiotza Southampton (New York)1929ko uztailaren 28a
Herrialdea   Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza New York1994ko maiatzaren 19a (64 urte)
Hobiratze lekua Arlington National Cemetery
Heriotza modua berezko heriotza ( linfoma)
Familia
Aita John Vernou Bouvier III
Ama Janet Lee Bouvier
Ezkontidea(k) John Fitzgerald Kennedy
Aristoteles Onassis
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Vassar College
George Washington University
Parisko Unibertsitatea
Smith College
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea kazetaria, literary editorra eta socialitea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata
IMDb nm0448080
Jacqueline Kennedy Signature.svg

Jacqueline Lee Bouvier Kennedy Onassis ( Southampton, New York, 1929ko uztailaren 28aNew York, 1994ko maiatzaren 19a) John F. Kennedy presidentearen emaztea izan zen 1953tik 1963ra eta Jacqueline Kennedy edo Jackie Kennedy esan ohi zioten. AEBtako lehen dama izan zen 1961etik 1963an senarra erail zuten arte. 1968tik 1975ean hura hil zen arte Aristoteles Onassisekin egon zen ezkonduta eta Jacqueline Onassis, Jackie Onassis edo Jackie O esaten zioten.

Biografia

Jacqueline Lee Bouvier New Yorkeko goi mailako familia batean jaio zen. Aita John Vernou Bouvier III.a ( 1891- 1989) izan zen, frantses jatorriko burtsa korredorea, eta ama, berriz, Janet Norton Lee ( 1907- 1989) banku bateko presidentearen alaba. Aitaren aldetik, Van Saless sendia zuen arbasoen artean, XVII. mendean New Amsterdamen ezarri zen familia holandar-afrikarra. Jackiek ahizpa gazteago bat ere izan zuen, Caroline Lee Bouvier, ondoren Lee Radziwill izango zena.

Gurasoak 1940an dibortziatu ziren eta ama Hugh D. Auchinclossekin ezkondu zen gero.

Zaldiak oso gustuko zituen eta arrakasta izan zuen hainbat lehiaketetan. Poesia irakurri eta idazten ere zalea zen.

Miss Porterren eskolan ikasi zuen ( 1944- 1947), Vassar institutuan ( 1947- 1948) eta George Washington unibertsitatean, eta hementxe graduatu zen arten 1951n. 1949an, Pariseko Sorbonan ere egon zen ikasten. Jacquelinek ondo hitz egiten zuen frantsesez eta gazteleraz. Graduatu eta Washington Times Heralden hasi zen argazkilari lanean. Lan honetan ezagutuko zuen politiko ugari, lehen senarra tartean.

Other Languages
azərbaycanca: Jaklin Kennedi
беларуская: Жаклін Кенэдзі
беларуская (тарашкевіца)‎: Жаклін Кенэдзі
गोंयची कोंकणी / Gõychi Konknni: Jacqueline Kennedy Onassis
Bahasa Indonesia: Jacqueline Kennedy Onassis
srpskohrvatski / српскохрватски: Jacqueline Kennedy Onassis
українська: Жаклін Кеннеді