Ivaldi

Ivaldi, eskandinaviar mitologian, Jotunetako bat da. Ivaldik, bi seme-alaba talde izan zituen, eta, beraz, ama ezberdinak izan zituztela susma daiteke. Iðunn zen, lehen seme-alaba taldeko gazteena, elfoen arrazakoa zen eta Ivaldiren semeak deritzenen arreba edo arrebaordea zen, jainkoentzako lanak egin zituzten artisau ospetsuak, erdi erraldoiak eta erdi elfo edo nanoak. Þjazi erraldoia da Ivaldiren beste semeetako bat.

Ivaldi izenarentzako, bi forma paralelo daude: Ölvaldi eta Allvaldi. Skaldskaparmal lanaren arabera, Ölvaldik hiru seme-alaba zituen: Þjazi, Idi eta Gang. Harbardsljoden, Thorrek, bere begietatik izarrak egin zituen erraldoiaren aita, Allvaldi deitzen dela aipatzen da. Hauek, Ivaldi izenaren aldaerak izan litezke.

Other Languages
dansk: Ivalde
español: Ivaldi
polski: Iwaldi