Itza

Itza
  Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Itzako armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Iruñeko merindadea
Izen ofiziala Escudo de Iza (nuevo).svg Iza <> Itza [1]
Alkatea José Antonio Vázquez Rodríguez
( IMI, indep.)
Posta kodea 31892
INE kodea 31131
Herritarra itzatar
Kokapena
Koordenatuak 42° 52′ 57″ N, 1° 46′ 03″ W / 42° 52′ 57″ N, 1° 46′ 03″ W / 42.8825; -1.7675
Itza hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Itza
Itza
Itza (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi 346537 OpenStreetMapen
Azalera 52,03 km2
Garaiera 490 metro
Demografia
Biztanleria 1.156 biztanle
% 53,97 Twemoji 1f6b9.svg   Twemoji 1f6ba.svg % 46,03
Dentsitatea 22,22 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013) [2]
Green Arrow Up.svg% 43,89
Zahartze tasa [2] % 27,16
Ugalkortasun tasa [2] ‰ 46,51
Ekonomia
Jarduera tasa [2] % 80,25 (2011)
Genero desoreka [2] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua [2] % 7,3 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 8,58 (2010)
Euskararen erabilera % 0,4 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.cendeadeiza.com


Itza [3] Nafarroa Garaiko erdialde-iparraldeko udalerri bat da, Iruñeko merindadekoa. 51,0 kilometro koadro ditu, eta 1.167 biztanle zituen 2014. urtean. 1942an, lehengo Itza Zendea eta Gulibarrak batu ziren, Nafarroako Diputazioaren erabakiz. Arrazoi demografiko eta administratiboetan oinarritu zen ebazpen hori, geografiaz eta kulturaz oso ezberdinak zirelako.

Iruñerriko Mankomunitatea arduratzen da zaborra biltzeaz, urez hornitzeaz eta bestelako zerbitzuez, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.

Geografia

Inguru naturala eta kokapena

Itza Zendea Iruñeko merindadeko udalerria da, Nafarroa Garaiko hiriburu Iruñetik 20 bat kilometrora kokatua Iruñerriko gune metropolitarraren ekialdean.

Udalerriak Imotzekin egiten du muga iparraldean, Irurtzun, Arakil eta Ollaranekin mendebaldean, Txulapain eta Berriobeitirekin mendebaldean, eta Oltza Zendea eta Orkoienekin hegoaldean.

Klima eta landaredia

Itza Iruñerriko gune metropolitarraren mendebaldeko mugan dago, Sakana eta Iruñerriaren arteko gunean. Inguruko udalerriek bezala, klima mediterraneoaren eta ozeanikoaren arteko trantsiziozko klima azpimediterraneoa da nagusi. Urteko batez besteko prezipitazioak 800 eta 1.000mm bitartekoak dira, Iruñean baino zertxobait ugariagoak. Tenperatura 13-14 gradu artekoa da.

Udak lehorrak izaten dira, eta prezipitazio gehienak ekaitz moduan jausten dira, urtarorik euritsuenak udaberria eta udazkena dira. Neguan hamar bat egunetan elurra egiten du.

Other Languages
aragonés: Iza
brezhoneg: Itza
català: Itza
Cebuano: Itza
English: Iza, Spain
español: Iza (Navarra)
français: Iza (Navarre)
italiano: Iza
Bahasa Melayu: Iza
Nederlands: Iza (Navarra)
occitan: Itza
polski: Itza
português: Cendea de Iza
русский: Иса (Наварра)
Scots: Iza, Spain
svenska: Itza
українська: Іса (Наварра)
oʻzbekcha/ўзбекча: Iza
Tiếng Việt: Iza
Winaray: Iza
中文: 伊萨
Bân-lâm-gú: Iza (Se-pan-gâ)