Italiaren banaketa administratiboa

Italiako banaketa administratiboa 20 eskualdez osatua dago ( italieraz: regioni). Haietako bostek (* marka daukatenek) autonomia estatusa daukate. Hori dela eta, bere eskualdeko auzien gaineko legeak egiteko eskubidea dute.

Eskualde guztiak Aostako Harana izan ezik probintzietan daude banandurik.

Salva Italia dekretua

Krisialdi ekonomikoa dela eta 2012an Italiako Gobernuak Salva Italia izeneko dekretua kaleratu zuen, Italiako probintzia kopurua gutxitu [1] eta Erroma, Turin, Milan, Venezia, Genoa, Bolonia, Napoles eta Reggio Calabria inguruko herriak batu eta biztanle gehiagoko hiriak sortzeko.

Neurri hauek 2013 eta 2014 urteen artean sartuko dira indarrean.

Other Languages