Italia


Italiako Errepublika
Repubblica Italiana
BanderaArmarria
Ereserkia: Il Canto degli Italiani
Hiriburua
eta hiri handiena
Erroma
Hizkuntza ofiziala(k)Italiera1
Herritarraitaliar
GobernuaErrepublika
 - PresidenteaSergio Mattarella
 - Lehen ministroaPaolo Gentiloni
Italiaren bateratzea
Geografia
 - Guztira301,338 km2 (72)
 - Ura (%)2,4%
Biztanleria
 - 2015eko abenduko zenbatespena60.665.551[1] (23.)
 - Dentsitatea201,3 bizt./km2 (63.)
DiruaEuroa2 (€) (EUR)
Ordu-eremuaUTC (UTC+1)
 - Udan (DST) (UTC +2)
Aurrezenbakia39
Internet domeinuait
1Konstituzioaren arabera albaniera, alemana, esloveniera, frankoprovenzera, frantsesa, friuliera, greziera, katalana, kroaziera, ladinoa, okzitaniera eta sardiniera hizkuntza babestuak dira. Aostan frantsesa ofiziala da eta Trentino-Hego Tirolen alemana eta ladinoa. Sardinierak estatus babestua du Sardinian.
21999 baino lehen Lira

Italia[2], ofizialki Italiako Errepublika (italieraz: Repubblica Italiana)[2], Hegoaldeko Europako estatua da, Italiar penintsula, Po ibaiaren harana eta Sizilia nahiz Sardinia uharteak hartzen dituena. 301.338 kilometro koadroko eremua du, eta 2011n 59.433.744 biztanle zituen. Hiriburua eta hiri nagusia Erroma du.

Geografia

Sakontzeko, irakurri: «Italiako geografia»
Italiako mapa topografikoa

Mugak

Italia Europako mendebaldean dago, ipar latitudeko 35° eta 47°-ren artean eta ekialde longitudeko 6° eta 19°-ren artean. Iparraldean Frantzia, Suitza, Austria eta Esloveniarekin du muga, ekialdean Itsaso Adriatikoarekin, hegoaldean, Itsaso Jonikoarekin, eta mendebaldean Tirreniar eta Liguriako itsasoekin. Horrezaz gainera, bi uharte handi, Sardinia eta Sizilia, eta beste txikiago batzuk ere hartzen ditu. San Marino eta Vatikano Hiria estatu independenteak Italia barneko barrendegiak dira. Campione d'Italia, berriz, italiar exklabea da, Suitzan kokatua.

Eskualde naturalak


Erliebea

Italiako altimetria.

Italia herrialde menditsua da; ordokiak lurraldearen %23,2 besterik ez dira, muinoak %41,6 eta mendiak %35,2[3]. Mendilerro nagusiak bi dira: Alpeak, iparraldean, eta Apeninoak, 1.350 kilometroan Italiar penintsula luzetara zeharkatzen dutenak. Liguriako Alpeetako Colle di Cadibona hartzen da Alpe eta Apeninoen arteko mugatzat[4]. Bi mendilerroen artean Po ibaiaren haran zabala dago, Italiako ordokirik handiena, 46.000 kilometro koadroko eremua hartzen duena[5].

Alpeetako mendirik garaienak Monte Bianco (4.808 metro), Cervino (4.478), Monte Rosa (4.634) Gran Paradiso (4.061 m), Ortler (3.905 m), Monte Viso (3.841 m) eta Presanella (3.558 m) dira. Mendilerroaren ekialdeko zatiari Dolomitak izena ematen zaio; bertako gailurra Marmolada da (3.343 m). Gran Sasso d'Italia da Apeninoetako mendirik gorena (2.912 m). Penintsularen hegoaldean eta uharte batzuetan sumendi ugari dago; Siziliako Etna, Napoli ondoko Vesubio, Messinako probintziako Stromboli eta Vulcano, eta Campaniako Campi Flegrei dira aipagarrienak.

Hidrografia

Gardako aintzira, Italiako zabalena.

Po da herrialdeko ibairik garrantzitsuena: 652 kilometro luze da eta 74.970 kilometro koadroko arroa dauka; Monte Vison du iturburua eta, Padanar ordokia mendebaldetik ekialdera zeharkaturik, Adriatikora isurtzen da, delta zabala eratuz. Bigarren ibairik luzeena Adige da (410 kilometro), Resiako aintziratik hurbil jaio eta Adriatikoan itsasoratzen dena, Chioggiatik gertu. Tiber da hirugarren luzeena (405 kilometro); Emilia-Romagnako Fumaiolo mendian du iturburua, eta Tirreniar itsasoan ahoa[3]. Iparraldeko udalerri batzuk (Livigno, Sexten, Innichen, Toblach zati batean, Chiusaforte, Tarvisio eta Curon Venosta zati batean) Danubioren arrokoak dira.

Alpeetan jatorri glaziarreko aintzira asko daude; Gardako aintzira (370 km²), Maggiore (212,2 km²), Comoko aintzira (145,9 km²) eta Iseoko aintzira (65,3 km²) dira handienak. Lazio eskualdean jatorri bolkanikoko aintzirak daude, Bolsena (114,5 km²), Bracciano (57,5 km²), sumendi itzalien kraterretan[3]. Trasimeno (128 km²) aintzira endorreikoa da, Lesinakoa (51,4 km²) itsasertzekoa.

Other Languages
Аҧсшәа: Италиа
Acèh: Itali
адыгабзэ: Италие
Afrikaans: Italië
Akan: Italy
Alemannisch: Italien
አማርኛ: ጣልያን
aragonés: Italia
Ænglisc: Italia
العربية: إيطاليا
ܐܪܡܝܐ: ܐܝܛܠܝܐ
مصرى: ايطاليا
অসমীয়া: ইটালী
asturianu: Italia
авар: Италия
Aymar aru: Italiya
azərbaycanca: İtaliya
تۆرکجه: ایتالیا
башҡортса: Италия
Boarisch: Italien
žemaitėška: Italėjė
Bikol Central: Italya
беларуская: Італія
беларуская (тарашкевіца)‎: Італія
български: Италия
भोजपुरी: इटली
Bislama: Itali
বাংলা: ইতালি
བོད་ཡིག: ཨི་ཏ་ལི།
বিষ্ণুপ্রিয়া মণিপুরী: ইতালি
brezhoneg: Italia
bosanski: Italija
ᨅᨔ ᨕᨘᨁᨗ: Italia
буряад: Итали
català: Itàlia
Chavacano de Zamboanga: Italia
Mìng-dĕ̤ng-ngṳ̄: É-dâi-lé
нохчийн: Итали
Cebuano: Italya
Chamoru: Italia
ᏣᎳᎩ: ᎢᏔᎵ
Tsetsêhestâhese: Italy
کوردی: ئیتالیا
corsu: Italia
Nēhiyawēwin / ᓀᐦᐃᔭᐍᐏᐣ: ᐃᑕᓖ
qırımtatarca: İtaliya
čeština: Itálie
kaszëbsczi: Italskô
словѣньскъ / ⰔⰎⰑⰂⰡⰐⰠⰔⰍⰟ: Їталїꙗ
Чӑвашла: Итали
Cymraeg: Yr Eidal
dansk: Italien
Deutsch: Italien
Zazaki: İtalya
dolnoserbski: Italska
डोटेली: इटाली
ދިވެހިބަސް: އިޓަލީވިލާތް
ཇོང་ཁ: ཨྀཊ་ལི་
eʋegbe: Italy
Ελληνικά: Ιταλία
emiliàn e rumagnòl: Itâglia
English: Italy
Esperanto: Italio
español: Italia
eesti: Itaalia
estremeñu: Italia
فارسی: ایتالیا
Fulfulde: Italiya
suomi: Italia
Võro: Itaalia
Na Vosa Vakaviti: Itali
føroyskt: Italia
français: Italie
arpetan: Étalia
Nordfriisk: Itaalien
furlan: Italie
Frysk: Itaalje
Gaeilge: An Iodáil
Gagauz: İtaliya
贛語: 意大利
Gàidhlig: An Eadailt
galego: Italia
Avañe'ẽ: Itália
गोंयची कोंकणी / Gõychi Konknni: इटली
𐌲𐌿𐍄𐌹𐍃𐌺: 𐌹𐍄𐌰𐌻𐌹𐌰
ગુજરાતી: ઈટલી
Gaelg: Yn Iddaal
Hausa: Italiya
客家語/Hak-kâ-ngî: Yi-thai-li
Hawaiʻi: ʻĪkālia
עברית: איטליה
हिन्दी: इटली
Fiji Hindi: Italy
hrvatski: Italija
hornjoserbsce: Italska
Kreyòl ayisyen: Itali
magyar: Olaszország
Հայերեն: Իտալիա
interlingua: Italia
Bahasa Indonesia: Italia
Interlingue: Italia
Igbo: Italy
Ilokano: Italia
ГӀалгӀай: Итали
Ido: Italia
íslenska: Ítalía
italiano: Italia
ᐃᓄᒃᑎᑐᑦ/inuktitut: Italy
日本語: イタリア
Patois: Itali
la .lojban.: italias
Basa Jawa: Itali
ქართული: იტალია
Qaraqalpaqsha: İtaliya
Taqbaylit: Ṭelyan
Адыгэбзэ: Италэ
Kabɩyɛ: Itaalii
Kongo: Italia
Gĩkũyũ: Itari
қазақша: Италия
kalaallisut: Italia
ភាសាខ្មែរ: អ៊ីតាលី
ಕನ್ನಡ: ಇಟಲಿ
한국어: 이탈리아
Перем Коми: Италья
къарачай-малкъар: Италия
Ripoarisch: Italie
kurdî: Îtalya
коми: Италия
kernowek: Itali
Кыргызча: Италия
Latina: Italia
Ladino: Italia
Lëtzebuergesch: Italien
лезги: Италия
Lingua Franca Nova: Italia
Luganda: Yitale
Limburgs: Italië
Ligure: Italia
lumbaart: Itàlia
lingála: Italya
لۊری شومالی: ایتالیا
lietuvių: Italija
latgaļu: Italeja
latviešu: Itālija
मैथिली: इटाली
Basa Banyumasan: Italia
мокшень: Италие
Malagasy: Italia
олык марий: Италий
Māori: Itāria
Baso Minangkabau: Italia
македонски: Италија
മലയാളം: ഇറ്റലി
монгол: Итали
मराठी: इटली
Bahasa Melayu: Itali
Malti: Italja
Mirandés: Eitália
မြန်မာဘာသာ: အီတလီနိုင်ငံ
مازِرونی: ایتالیا
Dorerin Naoero: Itari
Nāhuatl: Italia
Napulitano: Italia
Plattdüütsch: Italien
Nedersaksies: Italiën
नेपाली: इटाली
नेपाल भाषा: इटाली
Nederlands: Italië
norsk nynorsk: Italia
norsk: Italia
Novial: Italia
Nouormand: Italie
Sesotho sa Leboa: Italia
Chi-Chewa: Italia
occitan: Itàlia
Livvinkarjala: Itualii
Oromoo: Xaaliyaanii
ଓଡ଼ିଆ: ଇଟାଲୀ
Ирон: Итали
ਪੰਜਾਬੀ: ਇਟਲੀ
Pangasinan: Italia
Kapampangan: Italya
Papiamentu: Italia
Picard: Italie
Deitsch: Idali
Pälzisch: Italien
पालि: इटली
Norfuk / Pitkern: Italii
polski: Włochy
Piemontèis: Italia
پنجابی: اٹلی
Ποντιακά: Ιταλία
پښتو: اېټاليا
português: Itália
Runa Simi: Italya
rumantsch: Italia
Romani: Italiya
Kirundi: Ubutariyano
română: Italia
armãneashti: Italia
tarandíne: Itaglie
русский: Италия
русиньскый: Італія
Kinyarwanda: Ubutaliyani
संस्कृतम्: इटली
саха тыла: Италия
sardu: Itàlia
sicilianu: Italia
Scots: Italy
سنڌي: اٽلي
davvisámegiella: Itália
Sängö: Italùii
srpskohrvatski / српскохрватски: Italija
සිංහල: ඉතාලිය
Simple English: Italy
slovenčina: Taliansko
slovenščina: Italija
Gagana Samoa: Italia
chiShona: Italy
Soomaaliga: Talyaaniga
shqip: Italia
српски / srpski: Италија
Sranantongo: Italiyanikondre
SiSwati: INtaliyane
Sesotho: Ithali
Seeltersk: Italien
Basa Sunda: Italia
svenska: Italien
Kiswahili: Italia
ślůnski: Italijo
தமிழ்: இத்தாலி
తెలుగు: ఇటలీ
tetun: Itália
тоҷикӣ: Итолиё
ትግርኛ: ጣልያን
Türkmençe: Italiýa
Tagalog: Italya
Setswana: Italia
Tok Pisin: Itali
Türkçe: İtalya
Xitsonga: Ithali
татарча/tatarça: Италия
chiTumbuka: Italy
Twi: Italy
reo tahiti: ’Itāria
тыва дыл: Италия
удмурт: Италия
ئۇيغۇرچە / Uyghurche: ئىتالىيە
українська: Італія
اردو: اطالیہ
oʻzbekcha/ўзбекча: Italiya
Tshivenda: Italy
vèneto: Itałia
vepsän kel’: Italii
Tiếng Việt: Ý
West-Vlams: Itoalië
Volapük: Litaliyän
walon: Itåleye
Winaray: Italya
Wolof: Itaali
吴语: 意大利
isiXhosa: IItaly
მარგალური: იტალია
ייִדיש: איטאליע
Yorùbá: Itálíà
Zeêuws: Itâlië
中文: 意大利
文言: 義大利
Bân-lâm-gú: Í-tāi-lī
粵語: 意大利
isiZulu: ITaliya