Iruñerria

Picto infobox map.png
Iruñerria
Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Iruñerria - 2017-04-03.jpg

Iruñerriaren ikuspegi orokorra.
Kokapena
Localizacion pamplona.svg
Ezaugarriak
Azalera488,6 km²
Biztanleria346.716 (2012)
Dentsitatea710 biztanle/km²
UdalerriakAntsoain‎, Aranguren‎, Atarrabia‎, Barañain‎, Beraskoain‎, Beriain‎, Berriobeiti‎, Berriozar‎, Bidaurreta‎, Burlata‎, Eguesibar‎, Etxarri, Etxauri‎, Ezkabarte‎, Galar, Goñerri‎, Iruñea‎, Itza‎, Noain Elortzibar‎, Olaibar‎, Ollaran‎, Oltza zendea‎, Orkoien‎, Tebas-Muru Artederreta‎, Txulapain‎, Uharte‎, Zabaltza‎, Ziritza‎, Zizur Nagusia‎ eta Zizur
Herririk handienaIruñea (197.604 biztanle)
Iruñerriko satelite irudia

Iruñerria Nafarroa Garaiko erdialdeko eskualdea da, probintziako populatuena eta Erkidego osoko biztanleen erdia baino gehiago biltzen dituena. Iruñea hiriburuaren inguruan dago, Iruñeko merindadearen hego-ekialdean. Eskualde honek, Iruñeko metropoli eremua osatzen du.

Erakunde publikoek ez dute Iruñerria eskualdetzat erabiltzen ekonomian eta plangintzan; beraz, ofizialki ez dago zehaztuta zer eremu hartzen duen. Hala ere, geografia unitatetzat erabiltzen da, 24 udalerri barne hartzen dituela.[1]

Hiriburuaz gain, udalerri nagusiak (10.000 biztanletik gorakoak) dira: Barañain, Burlata, Eguesibar, Zizur Nagusia, Antsoain eta Atarrabia.

Eduki-taula