Iruñea-Noain aireportua

Iruña / Pamplona
Aeropuerto de Pamplona-Noáin.jpg
IATA: PNA •  ICAO: LEPP
Kokapena
Koordenatuak 42° 46′ 12″ N, 1° 38′ 49″ W / 42° 46′ 12″ N, 1° 38′ 49″ W / 42.77; -1.647
Itsas-mailako altuera 444 m
Historia eta erabilera
Kudeatzailea Aena
Izenaren jatorria Iruñea
Zerbitzu hiria Iruñea
Webgune ofiziala

Iruñeko aireportua — ofizialki Iruñeko aireportua / Aeropuerto de Pamplona — ( IATA: PNA, NAZE: LEPP) Iruñeatik sei kilometrora kokatzen da, Noaingo udalerrian.

Historia

1930ean Iruñeko udalak aireportu bat eraikitzeko beharra ikusi zuen, eta horretarako Iruñetik sei kilometrora zegoen orube bat aukeratu zuten Noainen. Eraikitze lanak 1930eko hamarkadan zehar luzatu ziren, eta gerra zibilaren aurretik amaitu zen aireportua. Espainiako Gerra Zibilean zehar, Francoren tropek noizbehinka erabilitako aireportua, azkenik erabilpenik gabe geratu zen ondorengo urteetan.

1965ean Nafarroako Aerokluba sortu zen, eta hiru urte beranduago, Espainiako gobernuak 500 metroko luzerako pista bat eraikitzeko asmoa agertu zuen. Obrak hurrengo urtean hasi ziren eta 1970rako burutu zen pista berriaren eraikitzea. Bidaiaririk zuen lehen hegaldia 1972an burutu zen Madril eta Iruñea artekoa, Aviaco konpainiak buruturikoa. Hasieran asteroko hegaldi bakarra zena, haziz joan zen eta 1975rako hiru hegaldi zeuden Madrilen eta Iruñearen artean.

1992an bidaiarientzako terminal berria eraiki zen, guztira 2.600 metro karraturekin. 1992ko azaroaren 11ean inauguratu zen ofizialki. Urtebete beranduago, 400 autorentzako aparkaleku bat eraiki zen terminaletik gertu.