Iruñea

Iruñea
  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Montaje Pamplona.png
Iruñeko hainbat leku eta eraikinen irudia. Goitik behera eta ezkerretik eskuinera: Iruñeko katedrala, Nafarroako jauregia, San Nikolas eliza, Iruñeko udaletxea, Takonera parkea eta azkenik Gaztelu plaza.
Iruñeko bandera

Iruñeko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Iruñeko merindadea
Eskualdea Iruñerria
Izen ofiziala Bandera Pamplona.svg Pamplona / Iruña [1]
Alkatea Joseba Asiron ( EH Bildu)
Posta kodea 31001 - 31014
INE kodea 31201
Herritarra iruindar (eta, maila apalagoan eta gizonezkoentzat, iruinxeme) [2]
Kokapena
Koordenatuak 42° 49′ 00″ N, 1° 39′ 00″ W / 42° 49′ 00″ N, 1° 39′ 00″ W / 42.816666666667; -1.65
Iruñea hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Iruñea
Iruñea
Iruñea (Nafarroa Garaia)
Iruñea hemen kokatua: Iruñea
Iruñea
Iruñea (Iruñea)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 23,55 km2
Garaiera 449 metro
Distantzia 0 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 201.311 biztanle
% 47,55 Twemoji 1f6b9.svg   Twemoji 1f6ba.svg % 52,45
Dentsitatea 8.548,24 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013) [3]
Green Arrow Up.svg% 3,15
Zahartze tasa [3] % 37,5
Ugalkortasun tasa [3] ‰ 38,82
Ekonomia
Jarduera tasa [3] % 78,43 (2011)
Genero desoreka [3] % 3,82 (2011)
Langabezia erregistratua [3] % 13,18 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 8,65 (2010)
Euskararen erabilera % 0,4 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera herrixka baskoia
- K.a 74 Pompaelo erromatarra. urtea
Webgunea http://www.iruñea.eus

Iruñea ( gaztelaniaz: Pamplona) Nafarroa Garaiko hiriburua da, herrialde horren erdialdean kokatua, Iruñerria eskualdean, eta Arga ibaiak zeharkatua. 201.311 biztanle izanik, Euskal Herriko udalerri jendetsuenetan hirugarrena da ( Bilbo da lehena, eta Gasteiz bigarrena).

Herrixka baskoi baten gainean, Ponpeio erromatar jeneralak sortu zuen hiria, Kristo aurreko 74. urtean, Pompaelo izenarekin; geroago, Nafarroako Erresumaren hazia izanen zen Iruñeko Erresumaren hiriburu bihurtu zen. Eusko abertzaleentzat, Iruñea da Euskal Herriko hiriburua.

Mundu osoan ospetsu egin dira Iruñeko Sanferminak, urtero uztailaren bigarren astean milaka bisitari erakartzen dituzten jaiak. Hiriko beste ikur nagusietako bat Nafarroako Unibertsitatea Klinika pribatua da, nazioartean ezaguna halaber. Kultura ondasunen artean, Katedrala, San Nikolas eliza, San Zernin eliza, Zitadela eta Gazteluko plaza ditugu, bertzeak bertze.

Herritarrei iruindar esaten zaie; edota, maila apalagoan eta gizonezkoei baino ez, iruinxeme. [2]

Etimologia

Hiriak euskara batuan Iruñea du izena, Euskaltzaindiak hala arautu baitu. [2] Udalak, ordea, beste bi hauek ditu onartuak izen ofizialtzat: Pamplona gaztelaniaz eta Iruña euskaraz.

Bukaeran -a artikulua du Iruñea izenak, hau da, Iruñean, Iruñera, Iruñetik eta Iruñeko deklinatzen da NON, NORA, NONDIK eta NONGO kasuetan. [4]

Izenaren etimoa oso eztabaidatua da, argia ez delako. Irun- erroarekin erlazionatua agian, Runa (bertatik igarotzen den ibaiaren antzinako izena, egun Arga ibaia) izenarekin akaso, hiri izan dezake erroan; Euskal Herrian adibideak badira: Irun, Irunberri, Iruña Oka.

Other Languages
aragonés: Pamplona
العربية: بنبلونة
asturianu: Pamplona
Aymar aru: Pamplona
беларуская: Памплона
беларуская (тарашкевіца)‎: Памплёна
български: Памплона
brezhoneg: Iruñea
bosanski: Pamplona
català: Pamplona
čeština: Pamplona
Cymraeg: Pamplona
dansk: Pamplona
Deutsch: Pamplona
Ελληνικά: Παμπλόνα
English: Pamplona
Esperanto: Pamplono
español: Pamplona
eesti: Pamplona
estremeñu: Pamplona
فارسی: پامپلونا
suomi: Pamplona
français: Pampelune
Gaeilge: Pamplona
Gàidhlig: Iruña
galego: Pamplona
עברית: פמפלונה
hrvatski: Pamplona
magyar: Pamplona
Հայերեն: Պամպլոնա
Bahasa Indonesia: Pamplona
Interlingue: Pamplona
italiano: Pamplona
Basa Jawa: Pamplona
ქართული: პამპლონა
한국어: 팜플로나
Latina: Pompelo
Ladino: Pamplona
Limburgs: Pamplona
lietuvių: Pamplona
latviešu: Pamplona
Bahasa Melayu: Pamplona
Nāhuatl: Pamplona
Nederlands: Pamplona (Spanje)
norsk nynorsk: Pamplona
norsk: Pamplona
polski: Pampeluna
پنجابی: پامپلونا
português: Pamplona
Runa Simi: Pamplona
română: Pamplona
русский: Памплона
संस्कृतम्: पाम्प्लोना
sardu: Pamplona
Scots: Pamplona
srpskohrvatski / српскохрватски: Pamplona
Simple English: Pamplona
slovenčina: Pamplona
српски / srpski: Памплона
svenska: Pamplona
ślůnski: Pamplona
தமிழ்: இருனியா
tetun: Pamplona
Tagalog: Pamplona
Türkçe: Pamplona
українська: Памплона
vèneto: Pamplona
Tiếng Việt: Pamplona
Volapük: Pamplona
Winaray: Pamplona
Bân-lâm-gú: Pamplona
粵語: 旁普隆納