Irlanda

Artikulu hau Europako uhartea eta herrialde historikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Irlanda (argipena)».

Irlanda

Ireland (MODIS).jpg


NASAren satelite batek 2003ko urtarrilaren 4an hartutako Irlandako irudia, benetako koloreak dituena. Mendebaldean Ozeano Atlantikoa eta ekialdean Irlandako itsasoa ikus daitezke.
Bertako izenaÉire / Ireland / Airlann
Geografia
KokapenaMendebaldeko Europa
UhartediaBritainiar uharteak
Azalera81.638,1 km²[1]
Punturik garaienaCarrauntoohil
Politika
HerrialdeaFlag of Ireland.svg Irlandako Errepublika
HiriburuaDublin
Hiri populatuenaDublin
HerrialdeaFlag of the United Kingdom.svg Erresuma Batua
LurraldeaUlster Banner.svg Ipar Irlanda
HiriburuaBelfast
Hiri populatuenaBelfast
HiriburuaDublin
Gizartea
Biztanleria6.399.152 (2011. urtea)
Dentsitatea71 biz/km²
Talde etnikoakIrlandarrak, ulstergo eskoziarrak eta anglosaxoiak.
Info gehiago
Santu zaindaria = San Patrizio

Irlanda edo Irlanda uhartea[2] (ingelesez Ireland[3], irlanderaz Éire[4], eskozieraz Airlann eta latinez Hibernia) Europa osoko hirugarren uharterik handiena da eta munduko hogeigarrena. Europar kontinentearen ipar-mendebaldean kokatzen da eta milaka uharte eta uhartetxoz inguratuta dago. Irlandak Britainiar uharteetako zati da, gehiago zehaztuz, Britainiar uharteetako bi uharte nagusietako txikiena da. Britainia Handia uharte handiaren mendebaldean dago Politikari dagokionez, Irlandako estatu subiranoak (Irlandako Errepublika deritzana[5]) uharteko bost seirenetan agintzen du eta gainontzeko ipar-ekialdeko seirena (Ipar Irlandako) Erresuma Batuaren zatia da eta haren agindupean dago.

Irlandako lehendabiziko bizilekuak K. a. 8.000 urte ingurukoak dira. K. a 200. urtean, zelten emigrazioak eta eraginak uharte osoa menperatu zuten. Erlatiboki maila txikiagokoak ziren erdi aroko bikingoen eta normandarren kokalekuek ondorengo 1600. urte inguruko Ingelesen nagusitasunari bidea eman zioten. Ingeles protestanteek irlandar katolikoen gehiengoaren gainetik gobernatu zuten, baita erabat alboratu ere. Uharteko ipar-ekialdean, Ulstergo kolonizazioaren ondorioz, protestanteek gehiengoa lortu zuten. 1801ean Irlandako uharte osoa Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batuaren zati bihurtu zen. XIX. mendearen erdialdera Irlandako Gosete Handia gertatu zen: horren ondorioz, jende asko eta asko hil zen edo atzerrira emigratu. 1921ean, Irlandar Independentzia Gerra amaitu ostean, Britainiar Gobernuak akordio bat proposatu eta Itun Anglo-Irlandarra sinatu zen. Horrek Irlandako Estatu Askea sortu eta Britainiar Inperiotik atera zuen: herrialdeak bere barne independentzia eraginkorra berreskuratu zuen, nahiz eta oraindik konstituzionalki Britainiar Koroari loturik segitu[6]. 1920ko Irlandako Gobernuaren Agiriaren arabera, Irlandako 32 konderrietako seik osatu zuten Ipar Irlandako eskualde berria: handik gutxira, protestanteek eta unionistek gehiengoa zutenez, eskualde horrek aukera probestu eta Erresuma Batuari lotuta mantentzea erabaki zuen[7]. 1949an Irlandako Estatu Askeak behin betiko Commonwealth erakundea laga eta Irlandako Errepublika bilakatu zen: honela, artean Erresuma Batuarekiko zituen lotura politiko eta administratibo murritzak erabat eten ziren. 1973an, Irlandako Errepublika Europako Ekonomia Erkidegoan sartu ziren. 1960. hamarkadatik hasi eta 1990. hamarkadara arte, Ipar Irlandako gatazka politikoa (ingelesez, "The Troubles") jazo zen, 1998ko Ostiral Santuko Hitzarmenarekin nolabaiteko konponbidea lortu arte iraun zuena.

2006. urtean, uharteko populazioa gutxi gorabehera 6 milioikoa zen: haietako 4,5 milioi Irlandako Errepublikan bizi ziren[8] eta gainontzeko 1,75 milioiak, Ipar Irlandan[9]. Horrek 1960. hamarkadan gertatu zen irlandar historiako populazio mailarik baxuenaren hazkuntza ekarri zuen; halere, XIX. mende erdialdean Gosete Handia gertatu aurretik, uhartean osoan bizi ziren 8 miloi biztanleko kopurutik oso urruti dago[10].

Other Languages
адыгабзэ: Ирландие
Afrikaans: Ierland
አማርኛ: አየርላንድ
aragonés: Isla d'Irlanda
Ænglisc: Īrland
asturianu: Islla d'Irlanda
azərbaycanca: İrlandiya (ada)
башҡортса: Ирландия (утрау)
Bikol Central: Irlandya
беларуская: Ірландыя (востраў)
беларуская (тарашкевіца)‎: Ірляндыя (востраў)
brezhoneg: Iwerzhon
bosanski: Irska (ostrvo)
čeština: Irsko (ostrov)
Cymraeg: Iwerddon
dolnoserbski: Irska (kupa)
Ελληνικά: Ιρλανδία
English: Ireland
Esperanto: Irlando (insulo)
español: Irlanda (isla)
فارسی: ایرلند
føroyskt: Írland (oyggj)
français: Irlande (île)
Nordfriisk: Irlun (eilun)
Gaeilge: Éire
Gàidhlig: Èirinn
गोंयची कोंकणी / Gõychi Konknni: आयर्लंड
𐌲𐌿𐍄𐌹𐍃𐌺: 𐌴𐌹𐍂𐌰𐌻𐌰𐌽𐌳
Gaelg: Nerin
客家語/Hak-kâ-ngî: Ireland Tó
हिन्दी: आयरलैण्ड
Fiji Hindi: Ireland
hrvatski: Irska (otok)
hornjoserbsce: Irska (kupa)
magyar: Ír-sziget
interlingua: Irlanda
Bahasa Indonesia: Pulau Irlandia
Ilokano: Irlanda
íslenska: Írland
italiano: Irlanda (isola)
Basa Jawa: Pulo Irlandia
Taqbaylit: Irland
Kongo: Irlande
ಕನ್ನಡ: ಐರ್ಲೆಂಡ್
한국어: 아일랜드섬
kernowek: Wordhen
Latina: Hibernia
Lëtzebuergesch: Irland (Insel)
Lingua Franca Nova: Er
lietuvių: Airijos sala
latviešu: Īrija (sala)
македонски: Ирска (остров)
മലയാളം: അയർലന്റ്
मराठी: आयर्लंड
Bahasa Melayu: Ireland
مازِرونی: ایرلند
Nedersaksies: Ierlaand (eilaand)
Nederlands: Ierland (eiland)
norsk nynorsk: Irland
Nouormand: Irlande
ਪੰਜਾਬੀ: ਆਇਰਲੈਂਡ
Pälzisch: Irland
Piemontèis: Irlanda (ìsola)
پنجابی: آئرلینڈ
português: Irlanda (ilha)
Runa Simi: Ilanda wat'a
rumantsch: Irlanda
संस्कृतम्: आयर्लैंड
Scots: Ireland
سنڌي: آئرلينڊ
srpskohrvatski / српскохрватски: Irska (otok)
Simple English: Ireland
slovenčina: Írsko (ostrov)
slovenščina: Irska (otok)
Gagana Samoa: Aialani
shqip: Irlanda
српски / srpski: Ирска
svenska: Irland (ö)
తెలుగు: ఐర్లాండ్
Tok Pisin: Aialan
Türkçe: İrlanda (ada)
chiTumbuka: Ireland
ئۇيغۇرچە / Uyghurche: ئىرلاندىيە
українська: Ірландія (острів)
oʻzbekcha/ўзбекча: Irlandiya oroli
Tiếng Việt: Đảo Ireland
West-Vlams: Ierland (eiland)
Winaray: Irlanda
吴语: 爱尔兰岛
中文: 爱尔兰岛
Bân-lâm-gú: Ài-ní-lân (tó)
粵語: 愛爾蘭島