Ipurtats

Unikonta

Ipurtatsa
Iraute egoera
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Carnivora
Familia: Mustelidae
Generoa: Mustela
Espeziea: Mustela putorius
Linnaeus, 1758
Hedadura mapa

Ipurtatsa (Mustela putorius) ugaztun haragijalea da, Mustelidae familiakoa. Gauez ibili ohi den animalia hau Europa osoan hedatuta dago. [2] Antzina etxekotu zuten, gizakientzat untxiak ehizatu zitzan, eta halaxe sortu zen hudo (Mustela putorius furo) azpiespeziea.

Ipurtatsa Euskal Herri osoan zehar zabalduta dago, hala ere, datuen arabera, bere populazioen tamaina txikia dela dirudi. Horrela, EAE eta Nafarroako katalogoetan "interes bereziko" espezie gisa sailkatuta dago. Espezie honek aurkezten dituen mehatxu nagusiak, harrapaketak eta bere habitataren eraldaketa dira. Halaber, espezieak nozitu duen parasitosi gaixotasunak ere eragin kaltegarria izan du bere populazioengan.

Deskribapena

Tamaina ertaineko ugaztuna da. 44zm-ko luzera du eta 18zm-ko isatsa. Itxura luzanga du, hanka sendo eta laburrekin.

Gorputzeko ilajea arre iluna da, nahiz eta bizkarraldean argitu egiten den azpiko ile horixkak (biloa) erdikusten direlako. Mutur zein begi inguruetan dituen orban zuriek, aurpegian mozorro zuri bereizgarri bat daraman itxura ematen diote. Halaber, belarrietan orban zuri bana aurkezten du.

Espezie honek dimorfismo sexual arina aurkezten du, tamaina eta pisuari dagokionez batik bat (Pisua: arrak 800-1300g; emeak %60-90 gutxiago).

Other Languages
aragonés: Mustela putorius
žemaitėška: Šešks
беларуская: Лясны тхор
беларуская (тарашкевіца)‎: Тхор лясны
български: Черен пор
català: Turó comú
čeština: Tchoř tmavý
kaszëbsczi: Zwëczajny twórz
Чӑвашла: Хура пăсара
Cymraeg: Ffwlbart
dansk: Ilder
Deutsch: Iltisse
Esperanto: Putoro
eesti: Tuhkur
suomi: Hilleri
français: Mustela putorius
Nordfriisk: Elk
Frysk: Murd
Gaeilge: Cat coille
galego: Furón bravo
hrvatski: Tvor
interlingua: Mustela putorius
Ido: Putoro
ქართული: ქრცვინი
한국어: 긴털족제비
Kurdî: Bûkink
latgaļu: Meža saskys
latviešu: Meža sesks
македонски: Твор
Nedersaksies: Ulk
Nederlands: Bunzing
norsk nynorsk: Ilder
norsk: Ilder
Picard: Fuchioe
português: Tourão
rumantsch: Telpi
română: Dihor
русский: Лесной хорёк
Scots: Foumart
srpskohrvatski / српскохрватски: Mustela putorius
slovenčina: Tchor tmavý
slovenščina: Evropski dihur
српски / srpski: Твор
Seeltersk: Ulk
svenska: Iller
удмурт: Бызара
українська: Тхір лісовий
Tiếng Việt: Chồn hôi châu Âu
West-Vlams: Fiesjow
walon: Vexhåd
ייִדיש: אילטיס
中文: 歐洲鼬
粵語: 歐洲鼬