Interpretatio graeca

Isis jainkosak Io greziar heroiari Egiptora ongietorria eginez, Ponpeiako mural bat

Interpretatio graeca (eusk. 'greziar interpretazio') Antzinako Greziako idazleak atzerritar jainko-jainkosak bere panteoiekin parekatzeko ohitura adierazten duen latinezko esapidea da. Herodotok, adibidez, Amon, Osiris eta Ptah egiptoar jainkoak aipatzeko «Zeus», «Dioniso» eta «Hefesto» erabiltzen zituen.

Diskurtso[1] honen erromatar baliokidea, interpretatio romana zuen izena. Lehendabizikoz Tazitok Germania liburuan erabili zuen (43. kap.). Naharvali germaniarren baso sakratua honela deskribatu zuen:

««Praesidet sacerdos muliebri ornatu, sed deos interpretatione romana Castorem Pollucemque memorant»
Emakumezko arropak dituen emakume apaiz batek zuzentzen du, baina erromatar interpretazioan, Kastor eta Polux gurtzen dituzte
»


Erreferentziak

  1. Smith, Mark S. (2008, 2010) God in Translation: Deities in Cross-Cultural Discourse in the Biblical World Wm. B. Eerdmans 246 or..