Ida Rubinstein

Ida Rubinstein
Ida Rubinstein Face.jpg
Bizitza
Jaiotza Kharkiv1885eko irailaren 21a
Herrialdea   Errusiar Inperioa
  Frantzia
Heriotza Vence1960ko irailaren 20a (74 urte)
Familia
Bikotea(k) Romaine Brooks
Hezkuntza
Hizkuntzak errusiera
Jarduerak
Jarduerak dantzaria, koreografoa, ballet dantzaria, antzerki aktorea eta modeloa
IMDb nm1311217
Ida Rubinsteinen erretratua.
Artikulu hau errusiar dantzariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus « Ida».

Ida Lvovna Rubinstein, errusieraz Ида Львовна Рубинштейн ( Kharkiv, Errusiar Inperioa, gaur egun Ukraina, 1883ko urriaren 5a greg./irailaren 21a jul. - Vence, Frantzia, 1960ko irailaren 20a) errusiar dantzaria eta modeloa izan zen.

Biografia

Fokineren ikaslea. 1910-1911. urteetan Diaghilevek zuzentzen zituen Errusiar Balleten taldeko kide izan zen, baina utzi egin zuen bere taldea sortzeko. Claude Debussyren eta Gabriele D'Annunzioren "San Sebastian martiriaren heriotza" laneko Sebastianen antzezpena egin zuen. Bereziki beretzat idatzitako ballet ugari estrainatu zituen: Maurice Ravelen Bolero (1928), Igor Stravinskiren Persefona (1934); A. Honeggeren Jeanne d´Arc au bûcher (1938).