IBM

International Business Machines
IBM logo.svg
MotaMultinazionala
SektoreaInformatika
Sorrera1889
EgoitzaArmonk, New York
PresidenteaSam Palmisano
MerkatuakMundua
Irabaziak 103.600 milioi dolar
Langileak390.373 (2008)
Webguneahttp://www.ibm.com
IBM markako ordenagailua.

International Business Machines edo IBM informatikarekin lotutako herramintak, programak eta zerbitzuak ekoiztu eta merkaturatzen dituen enpresa multinazionala da. Ameriketako Estatu Batuetako New Yorkeko estatuako Armonk hirian du egoitza nagusia. Gutxi gorabehera 390.000 langile ditu 161 herrialdeetan banatuta eta teknologiarekin lotutako zerbitzu-enpresarik handiena da. IBM kodea erabiltzen du.

New Yorkeko Armonken du egoitza, eta 1911n sortu zen Computing-Tabulating-Recording Company izenaz, hiru enpresa txiki elkartuta. 1924an IBM (International Business Machines Corporation) izeneko enpresa bereganatu eta beronen izena hartu zuen. Thomas Watsonen zuzendaritzapean (1914-52), Estatu Batuetako enpresetako kontrol-erlojuen egile nagusia izatera iritsi zen IBM, eta lehen idazmakina elektrikoa ere asmatu eta merkaturatu zuen 1930eko hamarkadan. 1950eko hamarkadan murgildu zen konputagailuen alorrean, eta hurrengo hamarkadetan, hedapen izugarria izateaz gain, ordenagailuen merkatuko lehen mailara iritsi zuen. 1953an, lehen ordanagailu komertziala sortu zuen, 701 izenekoa.

1965az geroztik, informatika industria ahaltsu bihurtuta, derrigorrezko erreferentzia izan ziren IBMk egindako ordenagailuak, kalitatearen alorrean ez ezik, baita hizkuntza informatikoari nahiz funtzionamenduari dagozkien arauen alorrean ere (IBM bateragarriak). 1960ko eta 1980ko hamarkaden artean, IBM izan zen konputagailu handien merkatuko enpresa nagusia, baina 1980ko hamarkadan atzera egin zuen eremu espezializatuetan lan egiten zuten beste fabrikatzaile batzuen aurrean. 1970eko hamarkadan ordenagailu txikiak azaldu zirenean, IBMri bere konputagailu handien merkatua arriskuan jarriko zutela iruditu zitzaion, eta ez zen gai izan haien benetako ahalmena ikusteko. 1980an, ordea, IBMk PC delako ordenagailu pertsonala sortu zuen arrakasta handiz, denbora gutxian eredu bilakatu baitzen mikroinformatikaren alorrean.

1980ko hamarkadaren erdialdera, ordea, IBMren aurrerakada moteldu egin zen, bereziki programa eta ordenagailu eramangarrien alorrean. Informatika enpresa japoniarren igoerak eragin zuen neurri batean IBMk zenbait alorretan izan zuen atzerakada. Hala ere, 1980ko hamarkadaren amaieran IBM munduko konputagailu ekoizle handiena zen, eta idazmakinak eta fotokopiagailuak tartean, baita bulegoko tresnerien ekoizle nagusia ere. 1990eko hamarkadaren hasieran, Estatu Batuetako ekonomia atzeraldi bete-betean zegoela, IBMk enpresa berrantolatu eta bere merkatuetara gehiago hurbiltzen ziren atal autonomoak eratu zituen. Horren ondorioz, 40.000 lagunek galdu zuten lanpostua 1992an IBMn, eta 1993. urterako murrizketa gehiago iragarri ziren. 1991-1993 bitartean IBMk galera handiak izan zituen, urte bakar batean 9 mila milioi dolar galdu zituelarik. Hala ere, enpresak abantaila ugari ditu oraindik, besteak beste munduan ordenagailu komertzialei dagokion fabrikazio prozeduraren ia % 90aren iturburua baitzen 1995ean.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: IBM Aldatu lotura Wikidatan
Other Languages
Afrikaans: IBM
العربية: آي بي إم
asturianu: IBM
azərbaycanca: IBM
башҡортса: IBM
беларуская: IBM
беларуская (тарашкевіца)‎: IBM
български: IBM
বাংলা: আইবিএম
bosanski: IBM
català: IBM
کوردی: ئای بی ئێم
čeština: IBM
Чӑвашла: IBM
dansk: IBM
Deutsch: IBM
Ελληνικά: IBM
English: IBM
Esperanto: IBM
español: IBM
eesti: IBM
فارسی: آی‌بی‌ام
suomi: IBM
français: IBM
Gaeilge: IBM
galego: IBM
עברית: IBM
hrvatski: IBM
magyar: IBM
հայերեն: IBM
Bahasa Indonesia: IBM
Interlingue: IBM
Ido: IBM
íslenska: IBM
italiano: IBM
日本語: IBM
ქართული: IBM
Qaraqalpaqsha: IBM
Gĩkũyũ: IBM
한국어: IBM
kurdî: IBM
Кыргызча: IBM
Lëtzebuergesch: IBM
lietuvių: IBM
latviešu: IBM
Malagasy: IBM
македонски: ИБМ
മലയാളം: ഐ.ബി.എം.
монгол: IBM
मराठी: आय.बी.एम.
Bahasa Melayu: IBM
नेपाली: आइबिएम
Nederlands: IBM
norsk nynorsk: IBM
norsk: IBM
occitan: IBM
ଓଡ଼ିଆ: ଆଇ.ବି.ଏମ.
ਪੰਜਾਬੀ: ਆਈ.ਬੀ.ਐਮ
polski: IBM
Piemontèis: IBM
português: IBM
română: IBM
русский: IBM
саха тыла: IBM
Scots: IBM
srpskohrvatski / српскохрватски: IBM
සිංහල: IBM
Simple English: IBM
slovenčina: IBM
slovenščina: IBM
shqip: IBM
српски / srpski: IBM
svenska: IBM
Kiswahili: IBM
தமிழ்: ஐபிஎம்
тоҷикӣ: IBM
Tagalog: IBM
Türkçe: IBM
татарча/tatarça: IBM
українська: IBM
oʻzbekcha/ўзбекча: IBM
Tiếng Việt: IBM
Winaray: IBM
ייִדיש: איי.בי.עם.
中文: IBM
Bân-lâm-gú: IBM
粵語: IBM