Howard Phillips Lovecraft

Howard Phillips Lovecraft
H. P. Lovecraft, June 1934.jpg
Lovecraft 1934an.
Bizitza
JaiotzaProvidence1890eko abuztuaren  20a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaestatubatuarra
HeriotzaProvidence1937ko martxoaren  15a (46 urte)
Hobiratze lekuaSwan Point Cemetery Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: small intestine cancerra Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Sonia Greene Itzuli  (1924-03-03 -  1926-03-25)
Hezkuntza
HeziketaHope High School Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, poeta, kazetaria eta zientzia-fikzio idazlea
Lantokia(k)Providence
Lan nabarmenakThe Call of Cthulhu Itzuli
The Shadow Out of Time Itzuli
Eromenaren mendietan
The Case of Charles Dexter Ward Itzuli
The Cats of Ulthar Itzuli
Beyond the Wall of Sleep Itzuli
The Dream-Quest of Unknown Kadath Itzuli
The Shadow Over Innsmouth Itzuli
InfluentziakRobert W. Chambers Itzuli, Edgar Allan Poe, Arthur Machen eta Lord Dunsany
Genero artistikoamisterioa
fantasia
eleberri gotikoa
Zientzia-fikzioa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
IMDbnm0522454
www.hplovecraft.com/
Lovecraft signature.svg

Howard Phillips Lovecraft (Providence, Estatu Batuak, 1890eko abuztuaren 20a – Providence, 1937ko martxoaren 15a) beldurrezko eta zientzia-fikziozko eleberri eta kontakizunen idazlea izan zen. Beldurrezko ipuinen berritzaile handitzat jo izan da, genero honi bere sorkuntzako mitologia gehitu ziolarik (Cthulhuren mitoak), beste egile batzuekin elkarlanean garatua eta oraindik indar betean dagoena. Bere lanak beldur kosmiko materialista generoko klasikoak dira, literatur korronte hau ohiko gaietatik urruntzen da (satanismoa, mamuak), zientzia-fikzioaren elementuak bereganatuz (extralurtar arrazak, denboran zehar burututako bidaiak, beste dimentsioen izatea). Olerkigintza, saiakera eta epistola literatura ere landu zituen.

Bere idazlan guztietako esaldi ospetsu edota oroituena honakoa da:

«“That is not dead which can eternal lie
And with strange aeons even death may die.”


Behin betiko datzana ez dago hila
eta eoi arraroekin, heriotza bera ere hil daiteke.
»

Askok XX. mendeko beldurrezko eta zientzia-fikziozko literatura generoaren iraultzaile nagusitzat dute, ondorengo idazleetan sekulako eragina izan baitu. XIX. mendearen amaieran ordurarte modan zeuden beldurrezko eleberri gotikoen gainbeheran eman zen, jada irakurleek etxalde sorginduak, hilerriak eta mamuen inguruko kontakizun eta ipuin klasikoak oso irakurriak baizituzten. Lovecraften originaltasun eta berrikuntza nagusia, bere eleberrietan gizateria eta Lurretik haratago zeuden estralurtar eta antzinako jainkoak gehitzea izan zen, natura eta gizakien ezagutza eta mugetatik haratago zeuden behin betiko izaki ahalboteredunak. Bere idazlanek literaturaren alorra gainditu eta musika eta zineman ere eragina izan dute, horrela bada, abesti, film eta telesail ugari sortzeko oinarri ere izan dira.

Bestalde, ez zen jendartean egotearen batere zale, bere ezohiko izaerak eta bizialdian izan zuen bizitza xume eta isolatuak ere, urteen poderioz, harenganako literaturazaleen nahiz jarraitzaileen erakarpena oraindik eta gehiago areagotu dute.

Other Languages
aragonés: H. P. Lovecraft
asturianu: H. P. Lovecraft
башҡортса: Говард Лавкрафт
беларуская (тарашкевіца)‎: Говард Філіпс Лаўкрафт
български: Хауърд Лъвкрафт
Ελληνικά: Χ. Φ. Λάβκραφτ
Esperanto: H. P. Lovecraft
español: H. P. Lovecraft
Bahasa Indonesia: H.P. Lovecraft
Interlingue: H. P. Lovecraft
íslenska: H. P. Lovecraft
Bahasa Melayu: H. P. Lovecraft
norsk nynorsk: H.P. Lovecraft
português: H. P. Lovecraft
srpskohrvatski / српскохрватски: H. P. Lovecraft
Simple English: H. P. Lovecraft
українська: Говард Лавкрафт
Tiếng Việt: H. P. Lovecraft