Horta Nord

Eskualdea Valentziar Herrialdean kokatua.

L'Horta Nord Valentziar Herrialdeko eskualdea da, Valentziako Horta eskualde historiko-naturalaren banaketatik sortutako lau eskualdeetakoa.

Geografia

Iparraldean Camp de Morvedre du, ekialdean Mediterraneoa, hegoaldean Valentzia, ipar-mendebaldean Camp de Túria eta hego-mendebaldean Horta Oest.

Eskualdeak 22 udalerri ditu, 140,40 km²ko azalera du eta 2010ean 221.971 biztanle zituen.

Ez du hiriburu administratiborik. Udalerri nagusiak Burjassot, Alboraia, Montcada (barruti judizial burua), Puçol eta Massamagrell (barruti judizial burua) dira. Horta Nordeko Kirol Jokoak (Jocs Esportius de L'Horta Nord) Alboraian egiten dira eta Zerga Agentziaren egoitza Montcadan dago.

Other Languages
aragonés: Huerta Norte
català: Horta Nord
English: Horta Nord
español: Huerta Norte
français: Horta Nord
galego: Horta Nord
italiano: Horta Nord
қазақша: Уэрта-Норте
português: Horta Norte
русский: Уэрта-Норте
Tiếng Việt: Horta Nord