Honorio

Honorio
Consular diptych Probus 406.jpg
Erromatar enperadorea

393ko urtarrilak 23 - 423ko abuztuak 15
Antzinako Erromako senataria


Erromatar Inperioko kontsul

Bizitza
Jaiotza Konstantinopla384ko irailaren 9a
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotza Ravenna423ko abuztuaren 15a (38 urte)
Heriotza modua berezko heriotza
Familia
Aita Teodosio I.a Handia
Ama Aelia Flaccilla
Ezkontidea(k) Maria
Anai-arrebak
Leinua Teodosiar leinu
gens Flavia
Jarduerak
Jarduerak politikaria

Flavio Honorio ( latinez: Flavius Honorius; Konstantinopla, 384ko irailaren 9a - Ravenna, 423ko abuztuaren 15a) 395etik hil zen arte mendebaldeko erromatar enperadorea izan zen. Teodosioren seme gazteena zen, eta, hortaz, Arkadio ekialdeko enperadorearen anaia ere bazen.

Honoriok augusto titulua 393an jaso zuen. Enperadore 10 urte zituela bihurtu zen, aita 395eko urtarrilean hil baitzen. Agintaldiaren lehenengo erdian Estiliko vandaloaren menpean egon zen Honorio.

Hasiera batean, Milanen kokatu zuen hiriburua Honoriok. Hala ere, 402an, bisigodoek Italia eraso zutenean, Ravennara mugitu zuen hiriburua, padurek babesten zutelako. Hiriburua ongi babestuta egon arren, Italiako gainerakoa ia-ia armadarik gabe geratu zen. Honela, Alariko bisigodoen erregeak Erroma arpilatu ahal izan zuen 410eko abuztuaren 24an.

Izan ere, Estiliko 408ko udan hilarazi zuen Honoriok. Jeneral indartsurik gabe, orduko barbaroez betetako armada erromatarra menderagaitza zen, eta zaila zuen Honoriok Alarikori aurre egitea. Gainera, kristauak baino ez zituen postu altuenetara igotzen.

Defentsa sistema kaxkar horrek ez zuen bisigodoek Erroma setiatu zezaten galarazi. Goseteak bultzatuta, hiriko ateak zabaldu ziren, eta erasotzaileek sartu baino ez zuten egin behar. Erroma ez zegoen kanpoko indarren menpean 7 mende lehenagoko Galiako zeltek eraso zutenetik. Bisigodoen garaipenak oso eragin sakona eta azkarra izan zuen Inperio osoan zehar. San Agustinek, horren harian, Jainkoaren Hiria idatzi zuen.

410ean ere Honoriok Britania bere kasa defendatzen utzi zuen, hango ofizialek laguntza eskatu ondoren. Izan ere, Italia gorde ezinik, Honoriok ez zituen urruneko probintziak defenditzerik.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Honorio Aldatu lotura Wikidatan


Other Languages
aragonés: Honorio
العربية: هونوريوس
беларуская: Ганорый
bosanski: Honorije
català: Flavi Honori
Esperanto: Flavio Honorio
eesti: Honorius
فارسی: هونوریوس
suomi: Honorius
français: Flavius Honorius
Frysk: Honoarius
hrvatski: Honorije
Bahasa Indonesia: Honorius (kaisar)
日本語: ホノリウス
ქართული: ჰონორიუსი
한국어: 호노리우스
Kurdî: Honorius
lietuvių: Honorijus
latviešu: Honorijs
македонски: Хонориј
Napulitano: Onorio
Nederlands: Honorius (keizer)
norsk: Honorius
português: Honório
română: Honorius
русский: Гонорий
sicilianu: Onoriu
srpskohrvatski / српскохрватски: Honorije
slovenčina: Honorius
slovenščina: Honorij (rimski cesar)
српски / srpski: Хонорије
Kiswahili: Kaizari Honorius
Türkçe: Honorius
Tiếng Việt: Honorius (hoàng đế)
Bân-lâm-gú: Honorius