Homo homini lupus

Homo homini lupus latinezko esaldi bat da, euskaraz "gizona gizonarentzat otsoa da" esan nahi du. Tito Marcio Plauto (254 K.a. - 184 K.o.) erromatar komediografoaren Asinaria idazlanean agertzen da, honetan zehazki hau aipatzen du:

"Lupus est homo homini, non homo, quom qualis sit non novit."

(Otsoa da gizona gizonarentzat, ez gizona, bestea zein den ezagutzen ez duenean)

XVII. mendeko Thomas Hobbes ingeles filósofoak bere Leviatán liburuaren bidez esaldi hau ospetsu bilakatu zuen, liburu honetan berekoikeria gizakion jokabidean oinarrizkoa dela dio, nahiz eta gizarteak jokabide hau konpontzen saiatuko da, elkarbizitzaren mesedetan. Sarritan eta hutsegitez filoso honi esaldi honen sorkuntza egotzi izan zaio.

Askotan gizateriak berekiko gauzatu ditzazken izugarrikeriak isladatzeko esaldi hau aipatu ohi da.

Gramatikalki, nominatibo eta datibo batez osaturik dago: homo, -inis (gizon), eta lupus-i (otso).

Plautoren esaldiaren kontrapuntu gisa Senekak "gizona gizonarentzat zeozer sakratua da". [1] esaldia aipatu zuen.

  • erreferentziak

Erreferentziak

  1. "Homo, sacra res homini (...)". Lucio Anneo Séneca: Gutunak Luziliori, XCV, 33.
Other Languages
български: Homo homini lupus est
Bahasa Indonesia: Homo Homini Lupus
Nederlands: Homo homini lupus
português: Homo homini lupus
slovenčina: Homo homini lupus
српски / srpski: Homo homini lupus
українська: Homo homini lupus est