Hofbräuhaus am Platzl

Hofbräuhaus am Platzl
Hofbrauhaus.JPG
Hofbräuhaus am Platzl garagardotegiaren kanpoaldea.
Kokapena
kokapenmapa
HelbideaPlatzl
Koordenatuak48° 08′ 16″ N, 11° 34′ 47″ E / 48° 08′ 16″ N, 11° 34′ 47″ E / 48.137777777778; 11.579722222222
Historia eta erabilera
Irekiera1589
JabeaHofbräuhaus
KomisarioaWilliam V, Duke of Bavaria (1589ko irailak 27)
Arkitektura
EraikitzaileaHeilmann & Littmann
Ondarea
Webguneahttp://www.hofbraeuhaus.de/ www.hofbraeuhaus.de
http://www.hofbraeuhaus.de/ www.hofbraeuhaus.de

Hofbräuhaus am Platzl, Hofbräuhaus edota HB Alemaniako Bavaria estatuko Munich hiriko garagardotegi ospetsuenetako bat da. Hiri honetako alde zaharrean kokatzen da eta jatorria 1589. urtean du.

Historia

1589an William V.a Bavariakoak Wittelsbach familia garagardoz hornitzeko sortu zuen. 1828 arte ez zen jende guztiarentzat zabaldu. 1896an garagardo lantegia Haidhausenera eraman ondoren eraikina berriztu eta handitu egin zen. Max Littmannek diseinaturiko etxea 1897an inauguratu zen. Eraikinaren gela nagusian 1.500 pertsona sartzen dira eta beheko solairuan beste mila.

XX mendearen hasieran Munichko bizitza politiko eta sozialaren erdigunea bilakatu zen. 1919an Lenin bertan aritzen zela eta "Munichko errepublika sobietikoa" deitu zitzaion bezela, 1920an Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista ere bertan sortu zen. Bonbaketek erabat suntsitu zuten 1944 eta 1945 artean. 1958an berreraikia izan zen hiriaren zortzigarren mendeurrena ospatzeko.

Kalkulatzen da 35.000 pertsonak bisitatzen dutela urtero. Oktoberfest jaialdiaren erdigunea da.