Hipnosi

Photographic Studies in Hypnosis, Abnormal Psychology (1938)

Hipnosia loaren antzeko egoera da, artifizialki eragina. Aditu gehienen ustez, loa baino gehiago kontzientziaren egoera berezia da, erlaxazio sakon batekin eta aparteko sugestionagarritasunarekin agertzen dena.

Prozedura mekanikoak, fisikoak edo psikikoak erabiliz beste batengan sortzen da egoera hipnotikoa. Nerbio sistemaren gain eragina duten zenbait eragileren ondorio da. Hipnotizatua dagoen pertsona oso sugestionagarria da eta hipnotizatzailearen aginduak betetzen ditu, bere kode moralaren aurka ez baldin badira (hipnotizatuak ez baitu guztiz galtzen bere buruaren kontrola) . Hipnosian hiru fase bereizten dira:

  1. Logalea: Hipnotizaturik dagoen pertsonak bere gorputza oso astuna sentitzen du, eta nekez irekitzen ditu begiak.
  2. Hipotaxia: Hipnotizaturik dagoen pertsonaren gorputzeko edozein zati mugi daiteke lekuz, eta beste egoera batean jarri, eta horrela egoten da aldatu gabe.
  3. Hipnosi sakona: Hipnotizaturik dagoen pertsonak ez du harremanik kanpoko munduarekin eta hipnotizatzailearekin bakarrik dago harremanetan. Fase honetan izaten dira baldintzarik egokienak pertsona horrengan portaera eta nortasun aldaketak eragiteko.

Hipnosi sakona egoeratik irten ondoren pertsona askok ez dira hipnotizatua egon diren bitartean gertatuaz gogoratzen, amnesia post-hipnotikoa agertzen baita. Hipnosia sarritan erabili izan da nerbio sistemaren eritasunak (histeria, obsesio egoerak, etab.) eta toxikomaniak (alkoholismoa adibidez) sendatzeko. Psikoterapian ere sarritan erabiltzen da gaixoak ahaztuak dituen edo arbuiatzen dituen bere bizitzako zenbait gertaera edo pasadizo traumatikoak gogoratzeko. Gaitz psikosomatikoen tratamenduan, azkenik, tresna oso baliotsua da eta arrakasta handiz aplikatu dute psikiatrek zein sendagileek.

Hipnosiaren inguruko teoria askok, fenomenoaren dekribapena burbuinaren aktibitatearen bitartez azaltzen saiatzen dira. Beste batzuk aldiz, esperientzia fenomenologikoetan zentratzen dira.

Disoziazio eta neodisoziazioaren teoria[1]

Pierre Janet autoreak izan zen disoziazioaren terminoa osatu zuena. Disoziazioa, kontzienziaren elementuen banaketa bezala azaldu zuen, paziente histerikoekin egindako lanetan lortutako ondorioetatik ateratakoa. Hipnosian, subjektuek gogoaren atal kontzientearen zati baten kontrola galtzen da. Modu honetan, subjektuek modu autonomo batean erantzuten dute.

Gizarte eraikuntzaren teoria eta rolaren teoria

Teoria honen arabera, subjektuek rol bat berengatzen dute, eta modu honetan, hipnotizatzaileari alhabidetzen diote haientzako errealitate bat sortzea. Harreman hau, hipnotizatzailearen eta hipnotizatua izan den subjektuaren arteko narrazio kopuruaren araberakoa da. Ikerketa askok, desiragarritasun sozialaren papera azpimarratu izan dute, esperientzia hipnotikoen sorkuntzan garrantzi handikoa delako. Hau da, subjektuek esperientzia hipnotikoak sortzen dituzte, ñabardura eta igurikapen sozialak asetzeko helburuarekin.

  • erreferentziak

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-7-1 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Open Data Euskadi webgunean.
  1. (Ingelesez)  van der Hart, Onno; Horst, Rutger (1989-10-01) «The dissociation theory of Pierre Janet» Journal of Traumatic Stress (4): 397–412 10.1002/jts.2490020405 http://onlinelibrary.wiley.com/doi/10.1002/jts.2490020405/abstract. Noiz kontsultatua: 2017-10-05 .
Other Languages
Afrikaans: Hipnose
Ænglisc: Oferswefn
العربية: تنويم إيحائي
asturianu: Hipnosis
azərbaycanca: Hipnoz
беларуская: Гіпноз
беларуская (тарашкевіца)‎: Гіпноз
български: Хипноза
বাংলা: সম্মোহন
bosanski: Hipnoza
català: Hipnosi
čeština: Hypnóza
Cymraeg: Hypnosis
dansk: Hypnose
Deutsch: Hypnose
English: Hypnosis
Esperanto: Hipnoto
español: Hipnosis
eesti: Hüpnoos
فارسی: هیپنوتیزم
suomi: Hypnoosi
français: Hypnose
Frysk: Hypnoaze
Gaeilge: Hiopnóis
galego: Hipnose
עברית: היפנוזה
हिन्दी: सम्मोहन
hrvatski: Hipnoza
magyar: Hipnózis
հայերեն: Հիպնոս
Bahasa Indonesia: Hipnosis
italiano: Ipnosi
日本語: 催眠
ქართული: ჰიპნოზი
қазақша: Гипноз
한국어: 최면
Кыргызча: Гипноз
Latina: Hypnosis
lietuvių: Hipnozė
latviešu: Hipnoze
македонски: Хипноза
Bahasa Melayu: Hipnosis
မြန်မာဘာသာ: စိတ်ညှို့ပညာ
Nederlands: Hypnose
norsk nynorsk: Hypnose
norsk: Hypnose
occitan: Ipnòsi
polski: Hipnoza
português: Hipnose
română: Hipnoză
русский: Гипноз
Scots: Hypnosis
srpskohrvatski / српскохрватски: Hipnoza
සිංහල: මෝහනය
Simple English: Hypnosis
slovenčina: Hypnóza
slovenščina: Hipnoza
shqip: Hipnoza
српски / srpski: Хипноза
svenska: Hypnos
తెలుగు: హిప్నాటిజం
Tagalog: Hipnosis
Türkçe: Hipnoz
українська: Гіпноз
oʻzbekcha/ўзбекча: Gipnoz
Tiếng Việt: Thôi miên
ייִדיש: היפנאזיע
中文: 催眠