Hil

Hila egutegietan erabiltzen den denbora unitate bat da. Mesopotamian erabili zen lehen aldiz Ilargiaren periodo naturalen neurketan oinarrituta. Euskaraz hil eta hilabete hitzen artean desberdintasuna dago, beste hizkuntza askotan gertatzen ez dena. Kontzeptu tradizionalak ilargia hartzen duenez kontuan hilabete sinodikoak dira eta gutxi gora behera 29,53 egun irauten ditu. Egurretan egindako marrekin Paleolitoan ere kontatzen zirela uste dute ikertzaileek. Hilabete sinodikoa, gaur egun, egutegi askoren oinarria da.

Other Languages
беларуская (тарашкевіца)‎: Месяц (каляндарны)