Hetepsekhemuy

Hetepsekhemuy faraoiaren serekha idatzia agertzen den hezurrezko zilindroa

Hetepsekhemuy, Egiptoko II. dinastiako lehen faraoia izan zen. Jürgen von Beckerathen arabera, K. a. 2828tik K. a. 2800 arte gobernatu zuen.

Bere izenak "bi botereak bakean daude" esan nahi du, honek, dirudienez, Goi Egipto eta Behe Egiptoren arteko borrokak amaitu zirela esan nahi duelarik.

Manetonek Boetos deitzen du Sexto Julio Afrikanoren arabera, edo Bokos, Eusebio Zesareakoaren bertsio armeniarrean, eta 38 urteko erregealdia ematen dio.

Turineko Errege Kanonak, 95 urteko erregealdia ematen dio Bau...ri (txatala)

Egiptoko II. dinastiaren sortzailetzat hartzen da, baina ez da zehazki, bera eta aurreko dinastiaren arteko harremana zein izan zen ezagutzen, Qaaren semea ez zela izan uste baita. Litekeena da Hetepsekhemuy, tronura, printzesa batekin ezkonduz iritsi izana.

Bere erregealditik aurrera, Egiptoko I. dinastian erabili izan ziren taulatxo eponimoak erabiltzeari uzten zaio, eta zigilu zilindrikoen inprimaketengatik aldatzen dira. Honek, funtzionarioen izenak ematen ditu, baina ez gertaera politiko edo erlijiosoei buruzko informaziorik.

Manetonen arabera, bere garaian, Bubastiseko lurzoruan pitzadura bat ireki zen, non pertsona ugari hil ziren.

Uste denez, Hetepsekhemuy, bere anaiak berak antolatutako konplot baten bidez tronutik baztertua izan zen.

  • bere garaiko testigutzak

Bere garaiko testigutzak

  • Bere hilobia Saqqaran identifikatu da; lurperatutako egitura mantendu da, baina ez da estalduraren hondarrik geratzen.
  • Saqqaran, Unis erregearen piramidepeko galeria batetako zigilu inprimaketak; beharbada Hetepsekhemuyren hilobia (Maspero)
  • Qauko ontziaren txatala (Brunton)


Aurrekoa
Qaa
Egiptoko faraoia
Egiptoko II. dinastia
Ondorengoa
Nebra
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hetepsekhemuy Aldatu lotura Wikidatan
Other Languages
العربية: حتب سخم وى
català: Hotepsekhemui
čeština: Hetepsechemuej
Deutsch: Hetepsechemui
Ελληνικά: Βόηθος
English: Hotepsekhemwy
Esperanto: Hetepseĥemuj
español: Hetepsejemuy
français: Hotepsekhemoui
hrvatski: Hotepsekemui
Bahasa Indonesia: Hotepsekhemwy
italiano: Hotepsekhemwy
한국어: 헤텝세켐위
Ripoarisch: Hetepsechemui
lietuvių: Hotepsechemvis
Nederlands: Hotepsechemoei
occitan: Hetepsekhemoi
português: Hetepsekhemui
русский: Хотепсехемуи
srpskohrvatski / српскохрватски: Hotepsekhemwy
Simple English: Hotepsekhemwy
slovenčina: Hetepsechemuej
slovenščina: Hotepsekemvi
српски / srpski: Хотепсехемуи
svenska: Hetepsekhemui
Tagalog: Hotepsekhemwy
українська: Хотепсехемуї
Tiếng Việt: Hotepsekhemwy
Yorùbá: Hotepsekhemwy