Henri Konan Bédié

Henri Konan Bédié
Henri Konan Bédié.gif
enbaxadore


President of the Ivory Coast

Bizitza
JaiotzaDaoukro, 1934ko maiatzaren 5a (84 urte)
Herrialdea Frantzia
 Boli Kosta
Familia
Ezkontidea(k)Henriette Konan Bédié
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Poitiers
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta diplomazialaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaDemocratic Party of Côte d'Ivoire – African Democratic Rally

Aimé Henri Konan Bédié (Dadiékro, Boli Kosta, 1934ko maiatzaren 5a) bolikostar politikari eta herrialdearen lehendakari ohia da.

Biografia

Ekonomia Zientzietan doktoratu zen Frantzian, Poitiersko Unibertsitatean. Boli Kostak Estatu Batuetan izan duen lehen enbaxadorea izan zen (1961-1966). Gainera, Boli Kostako Ekonomia eta Finantza ministroa, Nazioarteko Diru Funtsaren ordezkaria eta BGNB Berreraikuntzarako eta Garapenerako Nazioarteko Bankuaren administratzailea izan zen.

1977an, ministro-kargutik kendu zuten, sei azukre fabrikak porrot egin baitzuten, eta BGNBren Nazioarteko Finantza Korporazioko lehendakariaren aholkulari berezi izendatu zuten.

Bédié Boli Kostako Alderdi Demokratikoko kide izan da, eta 1980an, sorterrira itzuli zenean, Biltzar Nazional berriko lehendakari hautatu zuten. 1986an, berriro aukeratu zuten kargu horretarako, eta 1993an lehendakaritza lortu zuen. 1995eko hauteskundeetan, beste bost urterako berritu zuen bere agintaldia. 1999an, lehendakari-postutik kendu zuten, eta Robert Guéïk ordezkatu zuen.

Other Languages