Hanka (mikologia)

Perretxiko baten hanka eraztundun eta bolbaduna

Mikologian, hanka edo estipea perretxikoen txapela eusten duen zurtoinari deritzo. Onddoaren gainerako ehunetan bezala (himenioaz aparte), hanka hifa antzuz osatua dago. Hala ere, zenbait kasutan himenio emankorra hankan behera hedatzen da distantzia labur batez. Hanka edo estipea daukaten onddoen multzoari onddo hankadun deritzo.

Hanka edukitzearen abantaila ebolutiboa esporen barreiatzea dela uste da. Altuera handiagoa duen perretxiko batek errazago askatuko ditu esporak haize-korronteek edo animaliek sakabanatu ditzaten. Hala ere, perretxiko askok ez daukate hankarik, hala nola katiluak, astaputzak, izarputzak, zenbait poliporoak, onddo gelatinakarak, ainoa eta ililntia.

Sarritan hankaren ezaugarriak perretxikoa identifikatzeko erabiltzen da. Besteak beste, honako ezaugarri hauek erabiltzen dira:

  • hankaren ehundura (haritsua, hauskorra, klarionaren antzekoa, larrukara, irmoa...)
  • errezel partziala (eraztuna edo gortina) edo unibertsala (bolba) duen ala ez
  • perretxiko multzoen hankan oinarrian batuta dauden ala ez
  • forma eta tamaina
  • sustrai antzeko egiturak sortuz lurrazpian hedatzen den ala ez

Perretxikoak biltzean, perretxikoa ondo ezagutzen ez bada, hanka ez moztea eta osorik erauztea aholkatzen da, hobeto identifikatu ahal izateko.

Other Languages
čeština: Třeň
eesti: Seenejalg
íslenska: Stafur (sveppur)
lietuvių: Grybo kotas
Nederlands: Steel (mycologie)
polski: Trzon grzyba
português: Estipe (micologia)
русский: Ножка гриба
srpskohrvatski / српскохрватски: Stručak
українська: Ніжка (мікологія)
中文: 菌柄