Habana

Habana
La Habana
 Kuba
CollageHavana.jpg
Goitik behera eta ezkerretik eskuinera: El Capitolio, Iraultzaren museoa, Malecón, Habanako Antzoki Handia, El Morroko itsasargia, Plaza Vieja eta Katedrala
Flag of City of Havana.svgEscudo de la Habana.svg
Administrazioa
Herrialdea Kuba
ProbintziaHabanako probintzia
AlkateaMarta Hernández Romero
Izen ofizialaCiudad de la Habana
Jatorrizko izenaLa Habana
San Cristóbal de la Habana
Posta kodea10000–19999
Geografia
Koordenatuak23° 07′ 00″ N, 82° 23′ 00″ W / 23° 07′ 00″ N, 82° 23′ 00″ W / 23.116666666667; -82.383333333333
Habana hemen kokatua: Cuba
Habana
Habana
Habana (Cuba)
LocationHavana.png
Azalera728,26 km²
Altuera5
Demografia
Biztanleria2.141.652 bizt. (2010)
Dentsitatea2.940,78 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1515
Telefono aurrizkia7
Ordu eremuaUTC−05:00
Hiri senidetuakMinsk, Isfahan, Tijuana, Cádiz, Glasgow, Istanbul, Madril, Bartzelona, Mar del Plata, Sullana, São Paulo, San Petersburgo, Manila, Mexiko Hiria, Atenas, Teheran, Windhoek, Toledo, Rio de Janeiro, Sevilla, Gijón, Rotterdam, Santo Domingo, Konstantza, Mobile, Sintra eta Cusco

Habana[1] (gaztelaniaz: La Habana, la aˈβana ahoskatua) Kubako hiriburua, probintzia, portu nagusia[2] eta merkataritza gune garrantzitsuena da. 728,26 km²ko eremua du eta 2012an 2.106.146 biztanle zituen. Karibeko hiri jendetsuena da.

Diego Velázquez de Cuéllar espainiarrak sortu zuen 1515ean, San Cristóbal de La Habana izenarekin. 1982an, UNESCOk Habana Zaharra eta gotorlekuak Gizateriaren Ondare izendatu zituen[3].

Geografia

Habana Kubako ipar-mendebaldeko itsasaldeko badia batean dago, Ozeano Atlantikoa Karibe itsasoarekin lotzen dituen Floridako itsasartearen hegoaldean. Badiaren ahoa estua eta luzea da eta oso portu natural segurua da. Haren kokapena dela eta, Mexikoko golkoaren sarreran, Hego Amerikatik Estatu Batuetara doan itsas bidean, denbora luzean Karibeko porturik handienetarikoa izan da.

Hiria badiaren mendebalde eta hegoaldeko muino apaletan hedatzen da. Almendrares ibaiak hegoaldetik iparralderako norabidean zeharkatzen du. Ekialdean dagoen kareharrizko goragunearen gainetan (60 m) El Morro eta La Cabañako gotorleku kolonialak daude. Mendebaldeko beste goragune baten gainean Printzearen gaztelua eta Habanako Unibertsitatea daude.

Klima

Habanak alisioek eta itsasoaren hurbiltasunak leundutako klima tropikala du; Köppen klima sailkapenaren arabera, negu lehorreko sabanako klima (Aw) da. Urtean zehar, tenperaturak oso egonkorrak dira: urteko batez bestekoa 25,2 °C da; urtarril eta otsaileko batez bestekoa 22 °C da; eta abuztukoa, 28 °C. Urtean pilatutako prezipitazioa 1.200 mm ingurukoa izaten da. Urtaro euritsua ekainaren eta urriaren bitartekoa da, eta urtaro lehorra, abenduaren eta apirilaren artekoa.


Datu klimatikoak (Havana)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 25.8 26.1 27.6 28.6 29.8 30.5 31.3 31.6 31.0 29.2 27.7 26.5 28.8
Batez besteko tenperatura (ºC) 22.2 22.4 23.7 24.8 26.1 27.0 27.6 27.9 27.4 26.1 24.5 23.0 25.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 18.6 18.6 19.7 20.9 22.4 23.4 23.8 24.1 23.8 23.0 21.3 19.5 21.6
Euria (mm) 64.4 68.6 46.2 53.7 98.0 182.3 105.6 99.6 144.4 180.5 88.3 57.6 1189.2
Euri egunak (≥ 1.0 mm) 5 5 3 3 6 10 7 9 10 11 6 5 80
Hezetasuna (%) 75 74 73 72 75 77 78 78 79 80 77 75 76.1
Iturria: World Meteorological Organisation ( UN),[4] Climate-Charts.com[5]

Hiriaren garapena

Ez dago ziur jakiterik San Cristóbal de La Habanaren lehenbiziko (1514-1515eko) kokalekua. Uhartearen hegoaldeko itsasbazterrean zegoen, Surgidero de Batabanotik gertu edo Mayabeque ibaiaren ertzean[6]. Zenbait urte geroago, kokalekua iparraldeko kostaldera aldatu zuten, Habanako badia itsasoarekin lotzen duen kanalaren mendebaldeko urbazterrera, hots, gaur egungo tokira.

Habanako alde zaharrak (Habana vieja) jatorrizko kale estuak ditu. Gune zahar horren inguruan, XVIII. mendean hiria mendebalde eta hegoalderantz garatu zen eta kanalaren beste urbazterrean, Regla herria hazten hasi zen. XIX. mendean, hiria arras zabaldu zen mendebalderantz eta hegoalderantz, La Vivora, Luyano eta beste auzo berri batzuk sortu baitziren.

XX. mendeko lehen hamarkadetan, aldaketa esanguratsuak izan zituen, nagusiki Estatu Batuetako goi klaseen aisialdi leku bilakatu baitzen. Hotel, gune komertzial eta luxuzko auzoekin batera, txabola gune handiak ere sortu ziren. 1970. urtetik, Habana hiriaren kanpoaldean nekazaritza sustatu zen, 30.000 hektareako Cordón de la Habana lekuko; alor horietan, kafea, fruitu tropikalak, barazkiak eta abar lantzen dira. Hori guztia bultzatzeko, Kubako gobernuak ureztatze sarea eraiki zuen.

Barrutiak

Hiria 15 udalerritan[7] (municipio) banaturik dago eta haietako bakoitza, 105 auzotan[8] (consejo popular). Hona udalerrien zerrenda:

Havana Municipalities.png
  1. Playa: Santa Fé, Siboney, Cubanacán, Ampliación Almendares, Miramar, Sierra, Ceiba, Buena Vista.
  2. Plaza de la Revolución: El Carmelo, Vedado-Malecón, Rampa, Príncipe, Plaza, Nuevo Vedado-Puentes Grandes, Colón-Nuevo Vedado, El Vedado.
  3. Centro Habana: Cayo Hueso, Pueblo Nuevo, Los Sitios, Dragones, Colón.
  4. Habana Zaharra: Prado, Catedral, Plaza Vieja, Belén, San Isidro, Jesús Maria, Tallapiedra.
  5. Regla: Guacanimar, Loma Modelo, Casablanca.
  6. La Habana del Este: Camilo Cienfuegos, Cojimar, Guiteras, Alturas de Alamar, Alamar-Este, Guanabo, Campo Florido, Alamar-Playa.
  7. Guanabacoa: Mañana-Habana Nueva, Villa I, Villa II, Chivas-Roble, Debeche-Nalon, Hata-Naranjo, Peñalver-Bacuranao, Minas-Barreras.
  8. San Miguel del Padrón: Rocafort, Luyanó Moderno, Diezmero, San Francisco de Paula, Dolores-Veracruz, Jacomino.
  9. Diez de Octubre: Luyanó, Jesús del Monte, Lawton, Vista Alegre, Acosta, Sevillano, Vibora, Santos Suárez, Tamarindo.
  10. Cerro: Latinoamericano, Pilar-Atares, Cerro, Las Cañas, El Canal, Palatino, Armada.
  11. Marianao: CAI-Los Ángeles, Pocito-Palmas, Zamora-Cocosolo, Libertad, Pogoloti-Belén-Finlay, Santa Felicia.
  12. La Lisa: Alturas de La Lisa, Balcón Arimao, Cano-Bello26-Valle Grande, Punta Brava, Arroyo Arenas, San Agustín, Versalles Coronela.
  13. Boyeros: Santiago de Las Vegas, Nuevo Santiago, Boyeros, Wajay, Calabazar, Altahabana-Capdevila, Armada-Aldabo.
  14. Arroyo Naranjo: Los Pinos, Poey, Víbora Park, Mantilla, Párraga, Calvario-Fraternidad, Guinera, Eléctrico, Managua, Callejas.
  15. El Cotorro: San Pedro-Centro Cotorro, Santa María del Rosario, Lotería, Cuatro Caminos, Magdalena-Torriente, Alberro.
Other Languages
Acèh: Havana
Afrikaans: Havana
Alemannisch: Havanna
አማርኛ: ሀቫና
aragonés: L'Habana
Ænglisc: Hafana
العربية: هافانا
asturianu: L'Habana
Aymar aru: La Habana
azərbaycanca: Havana
تۆرکجه: هاوانا
Bikol Central: Habana
беларуская: Гавана
беларуская (тарашкевіца)‎: Гавана
български: Хавана
বাংলা: হাভানা
བོད་ཡིག: ཧ་ཝན
brezhoneg: La Habana
bosanski: Havana
català: L'Havana
Chavacano de Zamboanga: La Habana
Mìng-dĕ̤ng-ngṳ̄: La Habana
нохчийн: Гавана
Cebuano: La Habana
کوردی: ھاڤانا
čeština: Havana
Чӑвашла: Гавана
Cymraeg: La Habana
dansk: Havana
Deutsch: Havanna
Zazaki: Havana
Ελληνικά: Αβάνα
English: Havana
Esperanto: Havano
español: La Habana
eesti: Havanna
estremeñu: L'Avana
فارسی: هاوانا
suomi: Havanna
føroyskt: Havanna
français: La Havane
Frysk: Havana
Gaeilge: La Habana
Gàidhlig: La Habana
galego: A Habana
客家語/Hak-kâ-ngî: La Habana
עברית: הוואנה
हिन्दी: हवाना
Fiji Hindi: Havana
hrvatski: Havana
Kreyòl ayisyen: La Avàn
magyar: Havanna
Հայերեն: Հավանա
Bahasa Indonesia: Havana
Interlingue: Havana
Ido: Havana
íslenska: Havana
italiano: L'Avana
日本語: ハバナ
ქართული: ჰავანა
Gĩkũyũ: Havana
қазақша: Гавана
한국어: 아바나
kernowek: La Habana
Кыргызча: Гавана
Latina: Havana
Ladino: La Habana
Lëtzebuergesch: Havanna
Ligure: L'Avann-a
lumbaart: L'Avana
لۊری شومالی: هاوانا
lietuvių: Havana
latviešu: Havana
Malagasy: Havana
олык марий: Гавана
македонски: Хавана
മലയാളം: ഹവാന
монгол: Хавана
मराठी: हवाना
Bahasa Melayu: Havana
Malti: Ħavana
မြန်မာဘာသာ: ဟာဗားနားမြို့
Dorerin Naoero: Havana
Nederlands: Havana
norsk nynorsk: Havanna
norsk: Havanna
occitan: L'Avana
Livvinkarjala: Havana
ଓଡ଼ିଆ: ହାଭାନା
Ирон: Гаванæ
ਪੰਜਾਬੀ: ਹਵਾਨਾ
Papiamentu: Havana
polski: Hawana
Piemontèis: L'Avan-a
پنجابی: ہوانا
português: Havana
Runa Simi: La Habana
Romani: La Habana
română: Havana
русский: Гавана
Kinyarwanda: Havana
саха тыла: Хавана
sardu: La Havana
sicilianu: L'Avana
Scots: Havana
srpskohrvatski / српскохрватски: Havana
Simple English: Havana
slovenčina: Havana
slovenščina: Havana
chiShona: Havana
shqip: Havana
српски / srpski: Хавана
Sranantongo: Havana
Seeltersk: Havanna
svenska: Havanna
Kiswahili: Havana
ślůnski: Hawana
தமிழ்: அவானா
тоҷикӣ: Ҳавана
Tagalog: Havana
Türkçe: Havana
українська: Гавана
اردو: ہوانا
oʻzbekcha/ўзбекча: Gavana
vèneto: Ł'Avana
vepsän kel’: Havan
Tiếng Việt: La Habana
Volapük: La Habana
Winaray: La Habana
吴语: 阿巴那
მარგალური: ჰავანა
ייִדיש: האוואנע
Yorùbá: Havana
Vahcuengh: Hahvaxnaz
中文: 哈瓦那
Bân-lâm-gú: La Habana
粵語: 夏灣拿