Greziar mitologia

Greziar mitologia Antzinako Greziarren jainko eta heroiei buruzko eta munduaren sorrera azaltzeko istorio multzoa da, narrazio ugaritan sakabanatuta.

Greziar mitologiak jainko, jainkosa, heroi eta beste izaki mitologiko batzuen bizitza eta abenturak kontatzen ditu. Hastapenean ahozko-olerki tradizioan zegoen barreiatuta, baina geroago literaturan gorde ziren. Ezagututako literatura-iturririk zaharrena Homeroren Iliada eta Odisea olerki epikoak dira, zeinek Troiako Gerraren inguruko istorioak kontatzen dituzten. Hesiodo ia Homeroren garaikidearen Teogonia eta Lanak eta egunak idazkietan munduaren sorrera, jainkoen agintarien jarraipena, giza-aroen hurrenkera, gizakien atsekabeen sorrera edo erlijio-ohituren sorrera kontatzen dira. Mitoak ere beste poema epikoetan ere gorde dira, baita K. a. V. mendeko tragedietan, Aro Helenistikoaren idazkietan edo erromatar garaiko idazleen izkribuetan (Plutarko eta Pausaniasenetan esaterako) ere.

Graziar mitologiak eragin handia utzi du Mendebaldeko zibilizazioaren kulturan, artean eta literaturan. Mendebaldeko ondarea izanda, garai guztietako artistak horretaz baliatu dira inspirazio berria bilatzeko eta, oinarritzat jota, artelan berriak sortzeko.

Other Languages
Bikol Central: Mitolohiyang Griyego
беларуская (тарашкевіца)‎: Старажытнагрэцкая міталёгія
Cymraeg: Mytholeg Roeg
Esperanto: Helena mitologio
Kreyòl ayisyen: Mitoloji grèk
interlingua: Mythologia grec
Bahasa Indonesia: Mitologi Yunani
italiano: Mitologia greca
Basa Jawa: Mitologi Yunani
한국어: 그리스 신화
Lëtzebuergesch: Griichesch Mythologie
Lingua Franca Nova: Mitolojia elinica
Bahasa Melayu: Mitologi Yunani
Mirandés: Mitologie griega
မြန်မာဘာသာ: ဂရိနတ်များ
Plattdüütsch: Greeksche Mythologie
Nederlands: Griekse mythologie
norsk nynorsk: Gresk mytologi
português: Mitologia grega
srpskohrvatski / српскохрватски: Grčka mitologija
Simple English: Greek mythology
slovenčina: Grécka mytológia
slovenščina: Grška mitologija
српски / srpski: Грчка митологија
Tiếng Việt: Thần thoại Hy Lạp
中文: 希腊神话
文言: 希臘神話
Bân-lâm-gú: Hi-lia̍p sîn-ōe
粵語: 希臘神話