Gospel

Gospel
Non:AEB
Noiz:XX. mendeko hasiera
Hedapena:Mundu osoan.
Instrumentuak:Pianoa, organoa, bateria, gitarra eta ahotsa.
Azpigeneroak:Gospel garaikidea, hegoaldeko gospel
Gospel kontzertu bat

Gospela Estatu Batuetako eliza afroamerikarretan jatorria duen musika estiloa da[1] eta 1930eko hamarkada inguruan oso ospetsua izan zen. Godspell izan zen jatorrizko hitza eta horrela deitzen zen kantu ebanjeliko bat zelako, izan ere, euskaraz "Jainkoaren deiadarra" esan nahi du, horregatik, kantuen letrek kristau biziaren baloreak adierazten dituzte.

Nahiz eta jende zurizko eliza eta beltzekoena baztertuta zeudela iruditu izan, ez ziren guztiz urrundu eta batzuek zein besteek kantatu izaten zituzten euren kantuak. Azken urteotan, banaketa hau are gutxiago murrizten ari da eta denek estilo guztiak kantatzen dituzte[2].

Gospel musika koro batekin osatzen dena da, gainera armonia handiaz aritzea bere ezaugarri nagusia da. Euren azpigeneroen artean aurki ditzakegu "Traditional Gospel"a, "Reggae Gospel"a eta "Gospel Rap"a, besteak beste. Edozein modutan, hainbat azpigenero dago gospel esanda eta gaur egungo edozein erritmori deitzen zaio Gospel, eta eliza ebanjelikoak denak onartzen ditu.

Interprete batzuek, elizen barruan ez ezik, tabernetan ere kantatzen dituzte gospel abestiak, eta Aretha Franklin adibide argi bat da, berak bai erlijio abestiak, bai abesti sekularrak kantatu izaten zituelako. Europan ere badaude gospel talde batzuk, ezagunen artean daudenak "Dublin Gospel Choir", Irlandako estilo zeltako gospela eta "Gospel Carlit" Bartzelonan.

Gospel motak

  • Gospel Tradizionala, Estatu Batuetan sortu dena eta koro batek abesten duena da (solista bakar bat edo bi izan ditzake baita ere).
  • Gospel Beltza, afrikar erritmoa duen kantu espiritualean datza.
  • Gospel Choir, funk eta bluesekin nahastuta dagoen kantua da.
Other Languages
العربية: غوسبل
asturianu: Góspel
azərbaycanca: Gospel
български: Госпъл
català: Gòspel
qırımtatarca: Gospel
čeština: Gospel
dansk: Gospel
Deutsch: Gospel
Ελληνικά: Γκόσπελ
English: Gospel music
Esperanto: Gospelo
español: Góspel
eesti: Gospel
suomi: Gospel
français: Gospel
galego: Gospel
עברית: גוספל
hrvatski: Gospel
magyar: Gospel
Bahasa Indonesia: Musik gospel
italiano: Gospel
ქართული: გოსპელი
한국어: 복음성가
Lëtzebuergesch: Gospel
lietuvių: Gospelo muzika
latviešu: Gospelis
Nederlands: Gospelmuziek
norsk nynorsk: Gospel
polski: Gospel
português: Música gospel
română: Muzică gospel
русский: Госпел
sicilianu: Gospel
srpskohrvatski / српскохрватски: Gospel
Simple English: Gospel music
slovenčina: Gospel
српски / srpski: Госпел
svenska: Gospel
Türkçe: Gospel müziği
українська: Госпел
Tiếng Việt: Nhạc Phúc âm
中文: 福音音乐
Bân-lâm-gú: Hok-im im-ga̍k