Golden Gate

Golden Gate itsasartearen kokapena, San Frantziskoko badiaren sarreran.

Golden Gate ( euskeraz Urrezko Atea) San Frantziskoko badia Ozeano Baretik banatzen duen mendebaldeko Kaliforniako itsasartea da. 7,9 kilometroko luzera du.

Golden Gate Zubi ospetsuak, 28 metroko zabalera eta 2,7 kilometroko luzera duena, itsasartea zeharkatzen du San Frantzisko (hegoaldean) Marin konderriarekin (iparraldean) lotzeko. Sir Francis Drake esploratzaile ingelesak, San Frantziskoko badia ingurua 1579an bisitatu zuen arren, litekeena da Gaspar de Portolá gobernari kolonialaren agindupean, tokia zeharkatu izana 1769an. Bertan egon ziren lehen europar jatorriko pertsonak, erabateko ziurtasunez jakindakoa, Portolák 1772an bidalitako soldadu talde bat izan zen. John Charles Frémont esploratzaile amerikarrak eman zion itsasarteari Golden Gate izena 1846an.

Golden Gateko Aisialdi Gunea (Golden Gate National Recreational Area), 1972an ezarri zuen AEBetako Parke Nazional Zerbitzuak. Golden Gate zubitik iparraldera eta hegoaldera eta hedatzen da, eta bere barnean Alcatraz eta Angel uharteak hartzen ditu.

  • ikus, gainera

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Golden Gate Aldatu lotura Wikidatan
Other Languages
Afrikaans: Golden Gate
беларуская (тарашкевіца)‎: Залатыя Вароты (праліў)
català: Golden Gate
Deutsch: Golden Gate
English: Golden Gate
Esperanto: Golden Gate
español: Golden Gate
فارسی: گلدن گیت
français: Golden Gate
Bahasa Indonesia: Golden Gate
íslenska: Golden Gate
italiano: Golden Gate
Basa Jawa: Golden gate
Kurdî: Golden Gate
Bahasa Melayu: Golden Gate
português: Golden Gate
română: Golden Gate
svenska: Golden Gate
Tiếng Việt: Golden Gate