Godwinen legea

Mike Godwin 2010ean.

Godwinen legea (Analogia nazien Godwinen legea izenarekin ere ezaguna) interakzio sozialaren enuntziatua da, Mike Godwinek proposatua 1990. urtean. Beraren arabera:

« Interneteko eztabaida bat luzatuz joan ahala, Hitler edota Naziekin eginiko konparazio bat agertzeko probabilitateak batera joateko joera du  »

Usenet talde askotan bada tradizio orokor bat: goian aipaturiko konparazioren bat egitean automatikoki haria itxi egiten da eta naziekin konparazioa egin duenak galdu egiten du eztabaida. Era honetan, Godwinen legeak Usenet taldeetako eztabaiden luzera-limite bat ezartzen du. Askorentzat, horretan datza Godwinen legea, arestian aipaturiko jatorrizko definizioa ezagutu gabe.

Dena dela, ez dago ondo ikusia konparazio hori egitea eztabaida bukatzearen asmo bakarrarekin. Gainera, onartua dagoen korolario bat existitzen da zeinak zera dioen: Eztabaida bat ixteko zio bakarrarekin eginiko Godwinen legearen erabilpen premeditatuak ez du hariaren itxiera lortuko ( Quirken salbuespena).

Other Languages
Afrikaans: Godwin se wet
العربية: قانون جودوين
asturianu: Llei de Godwin
български: Закон на Годуин
brezhoneg: Lezenn Godwin
čeština: Godwinův zákon
English: Godwin's law
Esperanto: Leĝo de Godwin
español: Ley de Godwin
français: Loi de Godwin
Gaeilge: Dlí Godwin
hrvatski: Godwinov zakon
Bahasa Indonesia: Hukum Godwin
italiano: Legge di Godwin
lumbaart: Legg del Godwin
latviešu: Godvina likums
македонски: Годвинов закон
Bahasa Melayu: Hukum Godwin
Nederlands: Wet van Godwin
norsk nynorsk: Godwins lov
Kapampangan: Leying Godwin
português: Lei de Godwin
srpskohrvatski / српскохрватски: Godwinov zakon
Simple English: Godwin's law
slovenščina: Godwinov zakon
српски / srpski: Годвинов закон
svenska: Godwins lag
Türkçe: Godwin kanunu
українська: Закон Годвіна