Gobernuz kanpoko erakunde

Gobernuz kanpoko erakundea (GKE) pertsona fisikoek edo juridikoek legez eratu duten erakunde bat da, edozein gobernutatik independenteki jarduten duena. Hainbat arlotan jarduten dute GKEek: kultura, garapena, giza eskubideak, ekologia, politika... Herrialde edo gizataldeei garatzen laguntzen dihardutenei garapenerako gobernuz kanpoko erakunde (GGKE) deritze.

GKEak, batez ere, herrialde garatuetan sortzen dira; izan ere, ikasle mugimenduetan, sindikatuetan, talde politikoetan parte hartzen duen pertsona-kopururik handienak han izaten baitira. Halaber, han hazi da gehien GKEren batean lankidetzan aritzen diren boluntarioen kopurua. Gazte eta heldu askok beren aisialdiko denboraren eta energiaren zati bat lankidetzan aritzen diren horiengandik ikasten ematen dute, eta, aldi berean, esperientzia bereganatzen dute.

Bestalde, gutxiago garatuta dauden herrialdetan —esaterako, Afrikan, Asian eta Latinoamerikan—, neurri txikiagoko talde eta erakunde ugari sortu dira; beren ingurunean bizi-kalitatea hobetu nahi duten herri-mugimenduak dira.

Other Languages
беларуская (тарашкевіца)‎: Грамадзкія арганізацыі
dansk: NGO
Bahasa Indonesia: Lembaga swadaya masyarakat
日本語: 非政府組織
한국어: 비정부 기구
srpskohrvatski / српскохрватски: Nevladina organizacija
slovenščina: Nevladna organizacija