Globalizazio


Globalizazioaren WikiProiektuaren ikurra.

Globalizazioa edo mundializazioa, gaur egun dagoen komunikatzeko eta garraiatzeko erraztasuna dela eta, merkatuen arteko batasuna eta kultura eta gizarteen arteko hurbilketa mugitzen duen prozesua da. Globalizazioa gerta zedin, hainbat aldaketa sozial, ekonomiko eta politiko jazo behar izan dira. Hainbat parametro planeta osorako neurtzen dira Lurra unitate bat izango balitz bezala, produkzio moduak eta kapital mugimenduak mundu mailan ematen dira, bitartean estatuetako gobernuak euren eragina galtzen ari dira eta gizarte zibiletik hainbat mugimendu sortu dira globalizazio prozesuaren kalteen kontra. Gaur egun bizi dugun globalizazioa, kapitalismo basatiaren zabalkuntza dela salatzen du Globalizazioaren aurkako mugimenduak (altermundialista eleaz ezaguna Ipar Euskal Herrian). Ekonomia gizakiaren gainean jartzen duela diote, eta globalizazioaren ondorioz ez direla konpontzen aberatsen eta pobreen arteko aldeak.

Ikuspuntu ekonomiko batetik, merkataritzaren liberalizazioa aipatzen da globalizazioari buruz hitz egiten denean. 1910 eta 1950 urteen artean, hainbat gertakari historikok nazioarteko merkataritzari garrantzia jaitsiarazi zioten. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, nazioarteko erakunde ekonomikoak sortu ziren Gerrak txikitutako hainbat herri berreraikitzeko eta nazioarteko merkataritzak gora egin zuen. 1970. urtetik aurrera, mundu mailan gertatzen ari ziren hartu-emanen ondorioak ikusgai zeuden: bai onuren aldetik, bai kalteen aldetik ere.

«

Hemen, laburki, industri-adar moderno baten historia zirriborratu dugu, bost kontinentetan zehar garatzen den historia bat, milioika giza-bizitza hartzen dituena, leku batean krisi bezala agertzen zaiguna, beste batean gosete gisa, gerra zein iraultza bezala pizten dena, eta bidean aberastasunezko urrezko mendiak eta miseriazko amildegiak, odolez tindatutako giza-laneko izerdi jario ugariak uzten dituena.Bizitzaren ikaraldiak dira, herrien barne-muinetara heltzen diren urruneko eraginak, baina nazioarteko merkataritzaren estatistika lehorren zifrek batere islatzen ez dituztenak.

Rosa Luxemburg, 1916-1917

»

[1]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri

Other Languages
Afrikaans: Globalisering
Alemannisch: Globalisierung
aragonés: Globalización
العربية: عولمة
asturianu: Globalización
azərbaycanca: Qloballaşma
башҡортса: Глобалләшеү
žemaitėška: Gluobalėzacėjė
беларуская: Глабалізацыя
беларуская (тарашкевіца)‎: Глябалізацыя
български: Глобализация
বিষ্ণুপ্রিয়া মণিপুরী: বিশ্বায়ন
brezhoneg: Bedeladur
bosanski: Globalizacija
کوردی: جیھانگیری
čeština: Globalizace
Cymraeg: Globaleiddio
English: Globalization
Esperanto: Tutmondiĝo
español: Globalización
føroyskt: Alheimsgerð
français: Mondialisation
Gaeilge: Domhandú
ગુજરાતી: વૈશ્વિકરણ
हिन्दी: वैश्वीकरण
Fiji Hindi: Vaisvikaran
hrvatski: Globalizacija
Հայերեն: Գլոբալացում
Bahasa Indonesia: Globalisasi
Ilokano: Globalisasion
íslenska: Hnattvæðing
italiano: Globalizzazione
Basa Jawa: Globalisasi
қазақша: Жаһандану
ಕನ್ನಡ: ಜಾಗತೀಕರಣ
한국어: 세계화
къарачай-малкъар: Глобализация
Кыргызча: Глобалдашуу
Latina: Globalizatio
Lëtzebuergesch: Globaliséierung
Limburgs: Globalisering
lietuvių: Globalizacija
latviešu: Globalizācija
Malagasy: Fanatontoloana
македонски: Глобализација
монгол: Даяарчлал
Bahasa Melayu: Globalisasi
Mirandés: Globalizaçon
नेपाल भाषा: हलिमिकरण
Nederlands: Mondialisering
norsk nynorsk: Globalisering
occitan: Globalizacion
ਪੰਜਾਬੀ: ਸੰਸਾਰੀਕਰਨ
polski: Globalizacja
Piemontèis: Mondialisassion
português: Globalização
română: Globalizare
русский: Глобализация
русиньскый: Ґлобалізація
संस्कृतम्: वैश्वीकरणम्
саха тыла: Глобализация
srpskohrvatski / српскохрватски: Globalizacija
Simple English: Globalization
slovenčina: Globalizácia
slovenščina: Globalizacija
српски / srpski: Глобализација
svenska: Globalisering
Kiswahili: Utandawazi
తెలుగు: ప్రపంచీకరణ
тоҷикӣ: Ҷаҳонишавӣ
Tagalog: Globalisasyon
Türkçe: Küreselleşme
татарча/tatarça: Глобальләшү
українська: Глобалізація
Tiếng Việt: Toàn cầu hóa
Winaray: Globalisasyon
中文: 全球化
Bân-lâm-gú: Choân-kiû-hòa
粵語: 全球化