Giza Immunoeskasiaren Birusa

Giza Immunoeskasiaren Birusa
Human Immunodeficency Virus - stylized rendering.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaVirus
FamiliaRetroviridae
GeneroaLentivirus
Espeziea Human immunodeficiency virus
Azpibanaketa
Giza Immunoeskasiaren Birusa 1
Giza Immunoeskasiaren Birusa 2
Datu orokorrak
GaixotasunaHartutako Immuno Eskasiaren Sindromea

Giza Immunoeskasiaren Birusa (GIB) HIESaren eragilea da. Izenak iradoki bezala, birus honek defentsa immunologikoak murrizten ditu gizakiengan, gaixotasun infekziosoei eta minbizi mota batzuei ateak irekiz.

Ingelesezko akronimo baliokidea "HIV" (Human Immunodeficiency Virus) da, unibertsalki erabilitakoa.

GIBaren transmisioa odol, semen, bagina fluxu, edo amaren esnearen bidez ematen da. Gorputzeko likido hauetan, GIBa partikula aske moduan eta infektatutako zelula immunitarioen barnean dago. Transmisio bide nagusiak lau dira: babesik gabeko sexu harremanak, orratz kutsatuak, amaren esnea eta amarengandik umearenganako transmisioa erditzean (transmisio bertikala). Garai batean ohikoagoa zen arren, gaur egun lehen munduan odol transfusio bidezko transmisioa neurri handi batean murriztu da.

GIB bidezko infekzioa pandemia bat da gizakian. 2006ko urtarrilean Osasunerako Mundu Erakundeak HIESak 25 milioi pertsona baino gehiago hil dituela esan zuen 1981eko abenduaren 1ean lehen aldiz ezagutu zenetik. Munduko biztanleriaren %0.6 inguru GIB birusarekin infektatuta dagoela uste da. HIESak eragindako heriotzen herenak Saharaz hegoaldeko Afrikan gertatzen dira, hazkuntza ekonomikoa atzeratu eta txirotasuna handituz. Tratamendu antierretrobiralak GIBak eragindako hilkortasuna murrizten du, baina medikamentu hauek ezin dira herrialde guztietan eskuratu.

GIBak batez ere immunitate sistemako zelulak infektatzen ditu, hala nola, T linfozito laguntzaileak, makrofagoak eta zelula dendritikoak. GIBak sortutako infekzioak CD4 T zelulen mailak jaistea eragiten du hiru mekanismo nagusiren bidez: zelula infektatuen birus bidezko heriotza zuzena, infektatutako zelulen apoptosi tasaren igoera eta CD8 linfozito zitotoxikoen bidez infektatutako zelulen heriotza. CD4 T zelulak maila kritikotik jaisten direnean, immunitate zelularra galdu egiten da eta infekzio oportunistak agertzeko arriskua egongo da.

GIB birusarekin infektatutako pertsonek denborarekin HIESa garatzen dute. GIB birusa duten baina HIESa garatu ez duten pertsonak seropositiboak bezala ezagutzen dira. Puntu honetara iritsitakoan, hau da, behin HIESa garatu denean, immunitate sistemak huts egingo die eta infekzio oportunista eta neoplasien eraginez hilko dira gaixoak. Tratamendurik gabe, GIBa duten 10 pertsonetatik 9k HIESa garatuko dute 10-15 urteren buruan. Antierretrobiralekin tratatuz gero, infektatutako pertsonen bizi itxaropena handiagoa izango da, baita HIESa garatu bada ere.

Gaur egun HIESa duen eta tratamendua hartzen duen gaixo baten bizia bost urtetan luza daiteke, baina ez bada tratatzen urtebeteren buruan hilko da. Etorkizuneko tratamenduei esker, GIBarekin infektatuta dauden pertsonen bizi itxaropena gainontzeko biztanleriaren antzekoa izango dela uste da.

Other Languages
Afrikaans: MIV
Alemannisch: HIV
አማርኛ: ኤችአይቪ
беларуская (тарашкевіца)‎: ВІЧ
български: ХИВ
বাংলা: এইচআইভি
bosanski: HIV
čeština: HIV
Cymraeg: HIV
Deutsch: HIV
Zazaki: HIV
English: HIV
Esperanto: HIV
eesti: HIV
فارسی: اچ‌آی‌وی
suomi: HIV
Võro: HIV
Frysk: HIV
עברית: HIV
हिन्दी: एचआईवी (HIV)
hrvatski: HIV
magyar: HIV
հայերեն: ՄԻԱՎ
Bahasa Indonesia: HIV
Ilokano: HIV
íslenska: HIV-veira
italiano: HIV
ᐃᓄᒃᑎᑐᑦ/inuktitut: ᐊᓴᐱ
ಕನ್ನಡ: ಎಚ್‌.ಐ.ವಿ.
kurdî: Soy HIV
Latina: VIDH
lietuvių: ŽIV
latviešu: HIV
олык марий: АИВ
македонски: ХИВ
മലയാളം: എച്ച്.ഐ.വി.
Bahasa Melayu: HIV
नेपाली: एचआइभी
Nederlands: Hiv
norsk: Hiv
ଓଡ଼ିଆ: ଏଚ.ଆଇ.ଭି.
ਪੰਜਾਬੀ: ਐਚਆਈਵੀ
română: HIV
ᱥᱟᱱᱛᱟᱲᱤ: ᱮᱰᱥ
Scots: HIV
srpskohrvatski / српскохрватски: HIV
Simple English: HIV
slovenčina: HIV
slovenščina: HIV
shqip: HIV
српски / srpski: ХИВ
Basa Sunda: HIV
svenska: HIV
தமிழ்: எச்.ஐ.வி
Türkmençe: AIW
Tagalog: HIV
Türkçe: HIV
Tiếng Việt: HIV
Winaray: HIV
Bân-lâm-gú: HIV
粵語: HIV