Germaniar Konfederazioa

Germaniar Konfederazioa (alemanez Deutscher Bund, "Konfederazio Alemana") 1815ean Vienako Batzarrean ezarri zen batasun bat izan zen, 39 alemaniar estatu estatu subiranoen konfederazio batean batu zituena, Austriako Etxearen presidentziapean. 1806an Napoleon I.ak sortutako Rhingo Konfederazioa ordeztu zuen.

Funtzionamendua

Desagertutako Germaniako Erromatar Inperio Santuko estatu txikien segurtasuna mantentzeko sortua, Konfederazioak ez zuen kontzesio bat suposatzen hazten ari zen alemaniar nazionalismoarentzako, hau Vienaren gustukoa ez zelako.

Dieta, herriak aukeratutako ordezkarien parlamentu bat ez zena, baizik eta egoitza Frankfurten zuen legatu batzar bat, bere entitate zentral bakarra izan zen, 1834an Alemaniako Aduanen Batasuna ezarri zen arren, eta, horrekin, barne merkatu bateratu bat sortu zen estatu gehienentzako.

1848ko Iraultzak oihartzun handia izan zuen Alemanian. Martxoan, Konfederazioko estatu guztietan, herri altxamenduak gertatu ziren, printzeak, kontzesioak egitera behartu zituztenak, Hauek, benetan herri ordezkaritzako parlamentuen sorrerara eraman zuen.

Konfederazioak, Austria eta Prusiaren posizioak bat egiten zutenean bakarrik funtzionatzen zuen. Desadostsen hauek bi hauen arteko gerra, Austria-Prusia Gerra, izan zuen emaitza bezala. Prusiar garaipenaren ondoren, Germaniar Konfederazioa desagertu egin zen, eta, 1867an, Alemania Iparraldeko Federazioak ordeztu zuen, Prusiak domeinatua, Alemaniar Inperioaren aurrekari bezala balio izan zuena.

Other Languages
Afrikaans: Duitse Bond
azərbaycanca: Almaniya ittifaqı
беларуская: Германскі саюз
български: Германски съюз
čeština: Německý spolek
eesti: Saksa Liit
hrvatski: Njemački Savez
Bahasa Indonesia: Konfederasi Jerman
日本語: ドイツ連邦
한국어: 독일 연방
Кыргызча: Герман союзу
Lëtzebuergesch: Däitsche Bond
latviešu: Vācu Savienība
Bahasa Melayu: Gabungan Jerman
Nederlands: Duitse Bond
norsk nynorsk: Det tyske forbundet
srpskohrvatski / српскохрватски: Nemački savez
Simple English: German Confederation
slovenčina: Nemecký spolok
slovenščina: Nemška zveza
Tiếng Việt: Liên bang Đức
Bân-lâm-gú: Tek-ì-chì Pang-liân