Georges Desdevises du Dézert

Georges Desdevises du Dézert
dekano

1907 -
Bizitza
Jaiotza Lessay1854ko maiatzaren 21a
Herrialdea   Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Chamalières1942ko apirilaren 15a (87 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea poeta
Izengoitia(k) Jean Lalouette

Georges-Nicolas Desdevises du Dézert ( Lessay, Normandia, 1854ko maiatzak 21- Chamalières, 1942ko apirilaren 15a), historialari eta hispanista frantziar bat izan zen.

Biografia

Legeetan eta Historian doktorea; Erantsien taldeko irakaslea bigarren hezkuntzan, eta, ondoren, Unibertsitatean. Bere lehen doktoratzea tesia, emakumeari eta Nafarroako Foruan ezkontza erregimenari buruzkoa izan zen; bigarrena, Historian, Karlos Aragoikoa Vianako Printzeari buruzkoa izan zen, hau 1889an egina, 1881 eta 1886 bitartean Nafarroako Artxibategi Orokorra eta Aragoiko Koroako Artxibategia aztertzea ahalbidetu zioten frantziar beka ofizialen bidez ondo dokumentaturiko lana. Lan honen 1889ko edizioa, klasiko bihurtu da. Aldizkari garrantzitsuetan parte hartu zuen, Revue Hispanique kasu. 1882tik, Clermont-Ferrandeko Unibertsitateko katedraduna izan zen, unibertsitate honetako letren fakultatean, 1909 eta 1913 bitartean dekanoa izan zelarik. Garrantzitsuak dira, baita ere, Antzinako Erregimeneko Espainiari buruzko ikerketak, bereziki, Antzinako Erregimeneko Espainia izeneko bere lan handia.