George W. Bush

George W. Bush
George-W-Bush.jpeg
43. Ameriketako Estatu Batuetako presidentea

2001eko urtarrilak 20 - 2009ko urtarrilak 20
Bill Clinton - Barack Obama
Texasko gobernadore

1995eko urtarrilak 17 - 2000ko abenduak 21
Ann Richards - Rick Perry
Bizitza
Izen osoaGeorge Walker Bush
JaiotzaNew Haven (Connecticut)1946ko uztailaren 6a (72 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaDallas
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
AitaGeorge H. W. Bush
AmaBarbara Bush
Ezkontidea(k)Laura Bush  (1977ko azaroak 5 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaBush familia
Hezkuntza
HeziketaThe Kinkaid School
(1959 - 1961)
Phillips Academy
(1961 - 1964)
Yale College
(1964 - 1968) Artean graduatu : historia
Harvard Business School
(1973 - 1975) Master of Business Administration
HizkuntzakAmerikar ingelesa
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, estatu-politikaria, motivational speakerra, autobiografialaria, margolaria, hamabosteko errugbilaria eta ofiziala
Altuera182 zentimetro
Lantokia(k)Austin eta Washington
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Aire Armada
National Guard of the United States
Graduafirst lieutenant
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaUnited Methodist Churcha
Estatu Batuetako Eliza Episkopalianoa
Metodismoa
Alderdi politikoaAmeriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa
IMDbnm0124133
https://www.whitehouse.gov/1600/presidents/georgewbush
GeorgeWBush Signature.png

George Walker Bush (New Haven, Connecticut, 1946ko uztailaren 6a) estatubatuar politikaria da, 2001-2009 bitartean Ameriketako Estatu Batuetako 43. presidentea izandakoa. 1995-2000 bitartean, Texas estatuko 46. gobernadorea izan zen. George H. W. Bush 41. presidentearen semea eta Jeb Bush Floridako gobernadore ohiaren anaia da, denak Alderdi Errepublikanoko kideak.

Bizitza

Connecticuten jaio arren, ume zelarik Texasko Odessara aldatu zen familia osoa, aitak hango petrolio eremuetan inbertitu baitzuen. Yale eta Harvard unibertsitateetan egin zituen ikasketak. Politikan hasi aurretik, petrolioaren negozioetako enpresaburua izan zen, baina ez zuen arrakasta handirik izan. 1975ean CEO konpainia sortu zuen Midlanden, eta Arlingtongo Texas Rangers beisbol taldearen bi fundatzaileetako bat izan zen. Talde horiekin egindako gestio lanekin arrakasta profesional handia lortu zuen.[1] 1978an, Ordezkarien Etxerako hautagai izan zen, baina ez zuen arrakastarik izan.

1994an, Texas estatuko gobernadore aukeratu zuten, eta Ann Richards demokrataren lekua hartu zuen. Hezkuntzako finantza-sistema eraberritu eta estatuko historiako zerga murrizketa handiena egin zuen bere agintaldian. Lau urte geroagoko hauteskundeetan, karguan berretsi zuten, botoen %60 eskuraturik. 1999an, 2000. urteko hauteskundeetan Estatu Batuetako presidentetzara aurkezteko asmoa agertu zuen. Alderdi Errepublikanoaren barruan zuen neutraltasun ideologikoari esker, talde kontserbadoreenak eta moderatuak alde izan zituen. Hauteskundetarako inoiz bildu den diru kopururik handiena lortu zuen, 73 milioi dolar.[1]

1999ko ekainean hasitako hauteskunde kanpainan zehar kritika gogorrak jaso zituen: kontserbadoreegia izatea leporatu zioten, eta prestakuntza eta ezagutza politikorik eza. Bere aldekoek, ordea, herriarengandik hurbil zegoela eta estatubatuarren balioak berreskuratzeko gaitasuna zuela esanez defendatzen zuten. Kanpainan zehar, enpresaburu txikiei zergak murriztuko zizkiela eta hezkuntzarako diru gehiago emango zuela agindu zuen. Elebitasunaren aldekoa izaki, gaztelania erabili zuen hispanoen botoak erakartzeko. Abortuaren aurka agertu zen, intzestu, bortxaketa edo amarentzako arrisku kasuetan izan ezik; homosexualitatearen gaia tabu izan zuen, eta heriotza zigorraren defendatzaile sutsua izan zen. Hain zuzen ere, Bush da heriotza zigor gehien ezarri duen Estatu Batuetako politikaria: Texasko gobernadore zela, 120 pertsona hil zituzten.[1]

Hauteskundeak 2000. urteko azaroaren 17an egin ziren. Bush eta Al Goreren arteko lehia estua eta polemikoa izan zen, bereziki Florida estatuan, baina Epaitegi Gorenaren ebazpen bat zela medio, garaile atera zen Bush. Azkenik, hauteskundeak egin eta bost astera izendatu zuten Estatu Batuetako presidente. Agintean, zerga murrizketa handiak egin zituen umeak babesteko programetan, eta Osasun sistema pribatizatzen ahalegindu zen. Gizarte arloan ere jokabide kontserbadorea agertu zuen, abortua eta sexu berekoen arteko ezkontzak oztopatuz. 2001eko irailaren 11ko atentatuen ondoren, terrorismoaren kontrako gerra deitu zuen. Afganistango inbasioa agindurik, talibanen gobernua eraitsi zuen, Al-Kaida birrindu eta Osama bin Laden atzemateko. AEBen barnean, haren sona hazi zen. 2003an, Irakeko inbasioa agindu zuen, Saddam Hussein Irakeko presidenteak omen zituen suntsipen handiko armak indargabetzen ez zituelako. Hala ere, hari buruzko ikerketak bukatzekoak ziren eta, herrialdea menderatu ostean, suntsipen handiko armak ez ziren agertu.

Bere burua Gerra garaiko presidente-tzat jota, 2004ko presidentziarako hauteskundeak irabazi zituen, John Kerry demokrata aurkari zuela. Harez geroztik, gero eta kritika gehiago jaso zituen, baita aliatuen aldetik ere. Izan ere, gerraosteko Irakeko egoerak (batez ere Abu Ghraib espetxeko torturen eskandalua) eta barneko auziek (hala nola, zelula amekin ikerketak egiteko mugak, Katrina urakana..) haren ospea gutxitu zuten. Gainera, 2007ko abendutik aurrera, finantza sistemak sortutako krisi sakonean sartu ziren AEBak. Lehman Brothers bankuak porrot egindakoan, gobernuak 700.000 milioi dolar jartzea erabaki zuen finantza merkatuak bere onera itzularazteko,[2] herrialdeko zorra izugarri handitu arren. Azkenik, 2009ko urtarrilaren 20an, Barack Obamak ordeztu zuen presidentzian. Bush Texasera joan zen bizitzera.

Other Languages
Afrikaans: George W. Bush
Alemannisch: George W. Bush
Ænglisc: George W. Bush
Aymar aru: George W. Bush
azərbaycanca: Corc Uoker Buş
башҡортса: Джордж Уокер Буш
Boarisch: George W. Bush
žemaitėška: George W. Bush
Bikol Central: George W. Bush
беларуская: Джордж Уокер Буш
беларуская (тарашкевіца)‎: Джордж Ўокер Буш
български: Джордж Уокър Буш
বিষ্ণুপ্রিয়া মণিপুরী: জর্জ ৱাকার বুশ
bosanski: George W. Bush
Chavacano de Zamboanga: George W. Bush
Mìng-dĕ̤ng-ngṳ̄: George W. Bush
čeština: George W. Bush
словѣньскъ / ⰔⰎⰑⰂⰡⰐⰠⰔⰍⰟ: Джорджь Вокєръ Боушь
dolnoserbski: George W. Bush
ދިވެހިބަސް: ޖޯޖް ވޯކަރ ބުޝް
emiliàn e rumagnòl: George W. Bush
Esperanto: George W. Bush
español: George W. Bush
føroyskt: George W. Bush
français: George W. Bush
贛語: 小布什
Gàidhlig: George W. Bush
Avañe'ẽ: George W. Bush
गोंयची कोंकणी / Gõychi Konknni: George Bush, junior
客家語/Hak-kâ-ngî: George W. Bush
hrvatski: George W. Bush
hornjoserbsce: George W. Bush
հայերեն: Ջորջ Ու. Բուշ
interlingua: George W. Bush
Bahasa Indonesia: George Walker Bush
íslenska: George W. Bush
italiano: George W. Bush
la .lojban.: djordj. ualker. buc
ភាសាខ្មែរ: ចច វ៉ឃ័រប៉ូស
한국어: 조지 W. 부시
Ripoarisch: George W. Bush
kernowek: George W. Bush
Кыргызча: Буш, Жорж Уокер
Lëtzebuergesch: George W. Bush
Lingua Franca Nova: George Walker Bush
Limburgs: George Bush jr.
lumbaart: George W. Bush
لۊری شومالی: جورج دأبئلیوٙ بوٙش
Malagasy: George Bush
македонски: Џорџ В. Буш
Bahasa Melayu: George W. Bush
مازِرونی: جرج واکر بوش
Dorerin Naoero: George W. Bush
Nāhuatl: George W. Bush
Napulitano: George W. Bush
Plattdüütsch: George W. Bush
Nedersaksies: George Walker Bush
नेपाल भाषा: जोर्ज डबल्यु बुश
Nederlands: George W. Bush
norsk nynorsk: George W. Bush
Nouormand: George W. Bush
Chi-Chewa: George W. Bush
ଓଡ଼ିଆ: ଜର୍ଜ ବୁଶ
Pangasinan: George W. Bush
Kapampangan: George W. Bush
Piemontèis: George W. Bush
português: George W. Bush
rumantsch: George W. Bush
română: George W. Bush
Kinyarwanda: George W. Bush
sicilianu: George W. Bush
davvisámegiella: George W. Bush
srpskohrvatski / српскохрватски: George W. Bush
Simple English: George W. Bush
slovenčina: George W. Bush
slovenščina: George Walker Bush
chiShona: George W. Bush
Soomaaliga: George W. Bush
српски / srpski: Џорџ В. Буш
Basa Sunda: George W. Bush
Kiswahili: George W. Bush
ślůnski: George W. Bush
Türkmençe: Jorj Woker Buş
Türkçe: George W. Bush
татарча/tatarça: Джордж Уокер Буш
reo tahiti: George W. Bush
ئۇيغۇرچە / Uyghurche: جورج ۋولكېر بۇش
українська: Джордж Вокер Буш
oʻzbekcha/ўзбекча: George Bush
Tiếng Việt: George W. Bush
Volapük: George W. Bush
isiXhosa: George W. Bush
Bân-lâm-gú: George W. Bush
粵語: 喬治布殊