George Santayana

George Santayana
George Santayana.jpg
Bizitza
Izen osoaJorge Agustín Nicolás Ruiz de Santayana y Borrás
JaiotzaMadril eta calle de San Bernardo, 1863ko abenduaren 16a
Herrialdea Espainia
BizilekuaÁvila
Beacon Street
HeriotzaErroma1952ko irailaren 26a (88 urte)
Hobiratze lekuaCampo Verano
Heriotza moduaberezko heriotza: urdaileko minbizia
Hezkuntza
HeziketaHarvard Unibertsitatea
Berlingo Humboldt Unibertsitatea
King's College
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, idazlea, poeta, eleberrigilea, saiakeragilea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Harvard Unibertsitatea
Nominazioak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Phi Beta Kappa Society
Izengoitia(k)George Santayana
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaagnostizismoa

George Santayana (jaiotza-izena: Jorge Agustín Nicolás Ruíz de Santayana; Madril, 1863ko abenduaren 16a - Erroma, 1952ko irailaren 26a) Estatu Batuetako filosofoa izan zen, Espainian jaioa.

Bederatzi urte zituela Estatu Batuetako Boston hirira joan zen familiarekin, eta Estatu Batuetan bizi izan zen aurrerantzean. Harvardeko, Berlingo eta Cambridgeko unibertsitateetan ikasi ondoren, Harvardeko Unibertsitateko irakasle izan zen (1889-1912). Erromako komentu batean eman zituen bizitzako azken urteak. Santayanaren filosofiak joera naturalistaren eta idealistaren arteko sintesia du oinarri; munduko gauzak azaltzeko ezinbestekoa da materialismoa, eta kontzientziari dagokio bereziki balio berriak sortzea. Obra nagusiak: The Sense of Beauty (1896, Edertasun sena, Alberto Gabikagojeaskoa Mentxakak euskaratua); The Life of Reason (1905-1906, Arrazoiaren bizitza); Realms of Beeing (1927-1951, Izakiaren esparruak, lau liburukitan banatua). Literatura-obrak ere idatzi zituen: The Last Puritan eleberri autobiografikoa (1935, Azken puritanoa).

  • erreferentziak

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: George Santayana Aldatu lotura Wikidatan
  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Open Data Euskadi webgunean.


Other Languages