Gaztela Zaharra
English: Old Castile

Eskualdeko mapa

Gaztela Zaharra[1] (gaztelaniaz: Castilla la Vieja) Espainiako eskualde historikoa da, egungo Kantabria, Burgos, Errioxa, Soria, Segovia, Ávila, Valladolid eta Palentziako probintziek osatua.

Historia eta bilakaera

Eskualdeak Gaztelako Erresuma historikoa sortu zuen, IX. mendean Burgosko iparraldean sortua. XVIII. mendean, Karlos III.a Espainiakoak Gaztela Zaharreko erresumari Burgos, Soria, Segovia, Ávila, Valladolid eta Palentziako probintziak gehitu zizkion, egun Toledoko probintzian dauden Campana de Oropesa eta Sierra de San Vicente eskualdeak Ávilan egonik. 1812ko Espainiako Konstituzioa bere eskualdeen artean aipatzen du[2].

1833ko Javier de Burgosen erreformak mugak mantendu zituen[3]. 1983an Gaztela eta Leon autonomia erkidego ezarri zutenean, Gaztela Zaharrak bere izaera galdu zuen: politikoki Leónekin batu zuten eta, gainera, Santander Kantabria eta Logroño Errioxa bihurtu ziren.

Other Languages