Gas ganbera

Gas ganbera exekuzio metodo bat da, hermetikoki itxitako leku batean gas toxiko edo itogarria sartzean datzana. Agente toxiko arruntena hidrogeno zianuroa da.

Batez ere, naziek eragindako genozidioetan erabilera arruntenetako bat zen. " Azken konponbidea" delakoaren barnean, kontzentrazio-esparruetan garatu zen Bigarren Mundu Gerran zehar. Herrialderen batzuetan, AEBetako estatu batzuetan kasu, hiltzaileak exekutatzeko metodo bat ere izan da.

Genozidioan

Dachauko gas ganbera, Alemania

Gas ganberak, oro har, dutxa kolektibo bezala mozorrotutako lurrazpiko gune edo barrakoiak ziren. Erabat isolatuak zeuden, eta karbono monoxidoa sartzen zuen sistema bat zuen, baina, gero, Zyklon Ba erabili zen. Edukia, instalazio hauetan aldakorra zen, baina 1000 eta 2500 preso sar zitezkeen.

Kanpotik, zehazki sabaitik, Zyklon B izeneko substantzia sartzen zen, elkarren gainean pilatutako presoek jariatzen zuten hezetasun biziarekin zuen kontaktuaren ondorioz, azido zianhidriko edo HCN ugari askatzen zuen zianurido bat.

Prozedura honekin, egun bakar batean, 5.000 eta 10.000 preso artean hil zitezkeen. Erabilera maiztasuna, ondoan zeuden fundizio erako labe sailek edo erraustegiaren ahalmenaren araberakoa zen.

Paratutako jendetzaren erabateko heriotza, 25 minutu igaro ondoren gertatzen zen. Gasak, arnasketa zikloa geratuz lan egiten duenez, biktimak itota hiltzen ziren, espasmoak eta gorputz ikarak jasaten zituzten bitartean.

Behin zigortuak hilda geratu ondoren, ganbera aireztatze zen, eta Sonderkommandoak (lan behartuetan esku lan bezala erabilitako presoak), sartu eta gorpuak ureztodiez garbitzen zituzten, odola, gernua eta gorotzak kentzeko, eta, honela, gorputzeko zulo ezberdinetan objektu baliotsuak bilatzeko, erraustu aurretik.

Hormak, akustikoki isolatuak zeuden, eta, gasa botatzen zuenak, prozeduraren garapena ikusten zuen beira oso sendoko ate-leiho batetik.

Other Languages
العربية: غرف الغاز
català: Cambra de gas
čeština: Plynová komora
dansk: Gaskammer
Ελληνικά: Θάλαμος αερίων
emiliàn e rumagnòl: Cambra a gas
English: Gas chamber
español: Cámara de gas
فارسی: اتاق گاز
français: Chambre à gaz
עברית: תא גזים
magyar: Gázkamra
Հայերեն: Գազի խցիկ
Bahasa Indonesia: Kamar gas
italiano: Camera a gas
日本語: ガス室
한국어: 가스실
Nederlands: Gaskamer
norsk nynorsk: Gasskammer
norsk: Gasskammer
português: Câmara de gás
srpskohrvatski / српскохрватски: Gasna komora
Simple English: Gas chamber
slovenčina: Plynová komora
српски / srpski: Gasna komora
svenska: Gaskammare
Türkçe: Gaz odası
українська: Газова камера
Tiếng Việt: Phòng hơi ngạt
ייִדיש: גאז קאמער
中文: 毒气室