Gales

Gales
Cymru
Wales
Erresuma Batuko nazioa
Bandera
Goiburua: "Cymru am byth"
("Gales betiko")
Ereserkia: Hen Wlad Fy Nhadau
("Nire arbasoen lurra")
Hiriburua
eta hiri handiena
Cardiff
Hizkuntza ofiziala(k) galesa, ingelesa
Herritarra galestar
Legebiltzarra Galesko Biltzar Nazionala
Erresuma Batuko Legebiltzarra
Azalera
 -  Guztira 20,779 km2
Biztanleria
 -  2008 errolda 3.004.600
Aurrezenbakia +44
ISO 3166 kodea GB-WLS
Internet domeinua .wales

Gales[1] (galesez Cymru[2]; ingelesez Wales), Erresuma Batua osatzen duten lau herrialdeetako bat da (besteak Ingalaterra, Eskozia eta Ipar Irlanda dira). Britainiar uhartearen mendebaldean dagoen penintsulan dago. Ingalaterra du mugakide ekialdean, honako konderriekin: Cheshire, Shropshire, Herefordshire eta Gloucestershire, iparralde eta mendebaldean Irlandako itsasoa (galesez Môr Iwerddon) du, ipar-ekialdean Dee ibaia (Afon Dyfrdwy), eta hegoaldean, berriz, Bristolgo kanala.

Galesek denera 20.779 km² ditu, eta 2.903.085 biztanle (140 bizt./km², 2001). Hiriburua Cardiff/Caerdydd da, 317.500 biztanlekoa. Galestarren bi herenak Galesko hegoaldean bizi dira, eta ipar-Ekialdean —Ingalaterrako mugan— ere bada beste biztanle kontzentrazio bat.

Ofizialki elebiduna da: galesak eta ingelesak parekotasun estatusa dute, eta seinale elebidunak herrialde osoan zehar nonahi ageri dira. Galestar gehienak ingeles hiztun elebakarrak dira, baina azken urteotan galesaren gainbehera gelditu da, eta nolabaiteko susperraldia jazo da. Hartara, gales hiztunen kopurua biztanleria osoaren % 20 inguru da.[3][4] XX. mendetik aurrera, galestar nortasun nazionalaren berpizkunde bat gertatu da.

Gales, XIX. mendetik aurrera, garai hartako eskualde industrializatuenetakoa bihurtu zen. Britainiar Inperioari eta haren koloniei ikatz eta altzairu kopuru oso handiak eskaintzen zizkien. Gaur egun, zerbitzu sektorea industria sektorearen mailara heldu da. Nahiz eta Galesko Barne Produktu Gordina Britainia Handiko beste eskualdeetakoa baino apalxeagoa izan, ez da ezberdintasun handirik nabari Galesko bizi mailaren eta Britainia Handiko beste eskualdeetako bizi mailaren artean.

Other Languages
Afrikaans: Wallis
Alemannisch: Wales
አማርኛ: ዌልስ
aragonés: Galas
Ænglisc: Wēalas
العربية: ويلز
مصرى: ويلز
asturianu: Gales
azərbaycanca: Uels
تۆرکجه: ولز
башҡортса: Уэльс
Boarisch: Wales
žemaitėška: Velsos
Bikol Central: Gales
беларуская: Уэльс
беларуская (тарашкевіца)‎: Ўэйлз
български: Уелс
भोजपुरी: वेल्स
brezhoneg: Kembre
bosanski: Vels
буряад: Уэльс
català: Gal·les
Chavacano de Zamboanga: Gales
Mìng-dĕ̤ng-ngṳ̄: Wales
нохчийн: Уэльс
کوردی: وێڵز
čeština: Wales
kaszëbsczi: Walijô
Чӑвашла: Уэльс
Cymraeg: Cymru
dansk: Wales
Deutsch: Wales
Zazaki: Gali
dolnoserbski: Wales
Ελληνικά: Ουαλία
English: Wales
Esperanto: Kimrio
español: Gales
eesti: Wales
estremeñu: Galis
فارسی: ولز
suomi: Wales
Võro: Kõmrimaa
føroyskt: Wales
français: Pays de Galles
Nordfriisk: Wales
Frysk: Wales
Gàidhlig: A' Chuimrigh
galego: Gales
गोंयची कोंकणी / Gõychi Konknni: वेल्स
𐌲𐌿𐍄𐌹𐍃𐌺: 𐍅𐌰𐌻𐌷𐌰𐌻𐌰𐌽𐌳
ગુજરાતી: વેલ્સ
Gaelg: Bretyn
客家語/Hak-kâ-ngî: Wales
עברית: ויילס
हिन्दी: वेल्स
hrvatski: Wales
hornjoserbsce: Waliziska
Kreyòl ayisyen: Gal
magyar: Wales
հայերեն: Ուելս
interlingua: Galles
Bahasa Indonesia: Wales
Interlingue: Gallia
Ilokano: Gales
Ido: Wals
íslenska: Wales
italiano: Galles
日本語: ウェールズ
Basa Jawa: Wales
ქართული: უელსი
Qaraqalpaqsha: Wels
Taqbaylit: Wilz
Kabɩyɛ: Wɛlɛsɩ
қазақша: Уэльс
ភាសាខ្មែរ: វ៉ែល
ಕನ್ನಡ: ವೇಲ್ಸ್
한국어: 웨일스
kurdî: Wales
kernowek: Kembra
Latina: Cambria
Ladino: Gales
Lëtzebuergesch: Wales
лезги: Велс
Lingua Franca Nova: Cimri
Limburgs: Wales
Ligure: Galles
lumbaart: Gàles
lingála: Ekólo Wali
lietuvių: Velsas
latviešu: Velsa
Māori: Wēra
Baso Minangkabau: Wales
македонски: Велс
മലയാളം: വേൽസ്
монгол: Уэльс
मराठी: वेल्स
Bahasa Melayu: Wales
မြန်မာဘာသာ: ဝေလနိုင်ငံ
مازِرونی: ولز
Plattdüütsch: Wales
Nedersaksies: Kumrië
नेपाली: वेल्स
Nederlands: Wales
norsk nynorsk: Wales
norsk: Wales
Novial: Wales
Nouormand: Galles
Livvinkarjala: Kymrinmua
Ирон: Уэльс
ਪੰਜਾਬੀ: ਵੇਲਜ਼
Norfuk / Pitkern: Waals
polski: Walia
Piemontèis: Gàles
پنجابی: ویلز
português: País de Gales
Runa Simi: Kamri
rumantsch: Valisa
română: Țara Galilor
русский: Уэльс
sardu: Galles
sicilianu: Galles
Scots: Wales
سنڌي: ويلز
davvisámegiella: Cymru
srpskohrvatski / српскохрватски: Wales
Simple English: Wales
slovenčina: Wales
slovenščina: Wales
Gagana Samoa: Uelese
chiShona: Wales
Soomaaliga: Waalis
shqip: Uellsi
српски / srpski: Велс
Sesotho: Wales
Seeltersk: Wales
Basa Sunda: Wales
svenska: Wales
Kiswahili: Welisi
ślůnski: Walijo
தமிழ்: வேல்ஸ்
తెలుగు: వేల్స్
tetun: Gales
тоҷикӣ: Уелс
Tagalog: Wales
Tok Pisin: Wels
Türkçe: Galler
татарча/tatarça: Уэльс
удмурт: Уэльс
ئۇيغۇرچە / Uyghurche: Wélsh
українська: Уельс
اردو: ویلز
oʻzbekcha/ўзбекча: Uels (hudud)
vèneto: Gàłes
Tiếng Việt: Wales
West-Vlams: Wales
Volapük: Velsän
Winaray: Wales
吴语: 威尔士
მარგალური: უელსი
ייִדיש: וויילס
Yorùbá: Wélsì
Zeêuws: Wales
中文: 威爾士
Bân-lâm-gú: Ui-le̍k-sū
粵語: 威爾斯
isiZulu: IWelisi