Galar (udalerria)

Galar
  Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Galargo armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Iruñeko merindadea
Eskualdea Iruñerria
Izen ofiziala Escudo de Galar.svg Galar
Alkatea Cecilio Lusarreta Etxarri
( AICG, indep.)
Posta kodea 31191
INE kodea 31109
Herritarra galartar
Kokapena
Koordenatuak 42° 45′ 01″ N, 1° 40′ 18″ W / 42° 45′ 01″ N, 1° 40′ 18″ W / 42.750305555556; -1.6715833333333
Galar (udalerria) hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Galar (udalerria)
Galar (udalerria)
Galar (udalerria) (Nafarroa Garaia)
Galar (udalerria) hemen kokatua: Galar
Galar (udalerria)
Galar (udalerria) (Galar)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 45,03 km2
Garaiera 440 metro
Demografia
Biztanleria 2.007 biztanle
% 52,89 Twemoji 1f6b9.svg   Twemoji 1f6ba.svg % 47,11
Dentsitatea 44,57 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013) [1]
Green Arrow Up.svg% 51,45
Zahartze tasa [1] % 27,81
Ugalkortasun tasa [1] ‰ 42,89
Ekonomia
Jarduera tasa [1] % 79,58 (2011)
Genero desoreka [1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua [1] % 8,11 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 0,71 (2010)
Euskararen erabilera % 0,0 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.cendeadegalar.es/

Galar [2] Nafarroako zendea eta udalerria da. Izen bereko Galar zendea osatzen du berarengandik bereizitako Beriainekin. 2014. urteko erroldaren arabera 2.007 biztanle zituen.

Iruñerriko Mankomunitatea, zaborra bildu, ur-hornidura eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.

Geografia

Inguru naturala eta kokapena

Galarrek 47,3 kilometro koadroko azalera du. Mugakideak hauek ditu: iparraldean Iruñea; ekialdean Aranguren, Elortzibar, zendea historikoko herria den Beriain eta Tebas; hegoaldean, Izarbeibarreko Ukar eta Biurrun; eta mendebaldean, Zizur Zendea eta Zizur Nagusia.

Galar udalerrian bederatzi kontzeju hauek daude: Arlegi, Espartza, Ezkirotz, Galar, Getze, Olatz Nagusia, Subitza (denak "lekuak"), Barbatain ("etxaldea") eta Cordobilla; udalburua Getze da [3]. Beriain Galar Zendeako beste herri bat izan da, baina 1992an desanexioa lortu zuen, herri zaharra eta Getzaurre ( Poblado de Potasas) bere auzorik handiena biltzen dituena.

Klima eta landaredia

Udalerriak trantsiziozko klima azpimediterraneoa dauka, Iruñerriko herri guztiek bezala. Dena den, gune metropolitarraren hegoaldean dagoenez, prezipitazioak iparraldeko herrietan baino txikiagoak dira (600mm batez beste urtero). Batez besteko tenperatura 12 eta 13 gradu artekoa da, maximoa abuztuan eta tenperatura minimoa urtarrilean delarik. Urteroko egun euritsuak 90 inguru izaten dira (horietatik bost elur egunak). Urtarorik euritsuenak udaberria eta udazkena izaten dira.

Jatorrizko landareditik ez da ia ezer gordetzen, gaur egun Galar Zendea osatzen duten herrien inguruetan zerealak hazteko zelaiak nagusi dira. XX. mendearen amaieran zelai horietako batzuk hiritartu egin dira merkataritza-gune eta etxebizitza berriak eraikitzeko.

Herriak

Udalerriko herrietako biztanleria honakoa zen 2006ko erroldaren arabera:

Kontzejua Biztanleak
Arlegi 85
Cordobilla 238
Ezkirotz 388
Espartza 244
Getze 173
Galar 121
Olatz Nagusia 30
Subitza 161
Barbatain 7
Other Languages
aragonés: Galar (zendea)
brezhoneg: Galar Zendea
català: Galar
English: Galar
español: Galar
français: Cendea de Galar
magyar: Galar
italiano: Galar
Bahasa Melayu: Galar
Nederlands: Galar
occitan: Galar
português: Cendea de Galar
русский: Галар
Scots: Galar
українська: Галар
oʻzbekcha/ўзбекча: Galar
Tiếng Việt: Galar
Winaray: Galar
Bân-lâm-gú: Galar