Frederick Grant Banting

Frederick Grant Banting
Fredrick banting.jpg
Bizitza
Jaiotza Alliston,  1891ko azaroaren 14a
Herrialdea   Kanada
Heriotza Musgrave Harbour,  1941eko otsailaren 21a (49 urte)
Hobiratze lekua Mount Pleasant Cemetery
Heriotza modua istripua  hegazkin istripua
Hezkuntza
Heziketa Torontoko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak medikua eta farmakologoa
Enplegatzailea(k) Hospital for Sick Children
Torontoko Unibertsitatea
Mendebaldeko Ontarioko Unibertsitatea
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Royal Society
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Royal Society of Canada
Zerbitzu militarra
Gatazka Lehen Mundu Gerra
Frederick Banting Signature.svg

Frederick Grant Banting ( Ontario, Kanada, 1891ko azaroaren 14a - Ternua, Kanada, 1941eko otsailaren 21a) fisiologoa izan zen. Diabetesa ikertzen aritu zen, batez ere; Bantingen garaian, heriotza zekarren eritasun horrek. Intsulina bakartzeko saio ugari egin zituen; azkenik, intsulina txertatu, eta ondorio onak lortu zituzten. Harrezkero, diabetesa dutenek aukera izan dute intsulina gorputzean sartuz gaixotasunari aurre egiteko. 1923an, Medikuntzako Nobel saria irabazi zuen, John James Rickard Macleodekin batera.

Biografia

Frederick Banting  azaroaren 14an jaio zen, etxalde batean Allistonetik hurbil. Bost haurridetan gazteena zen; William Thompson Banting zuen aita eta Margaret Grant ama. Allistongo herri ikastetxe eta institutuan ikasi ondoren, Armadara sartu nahi izan zuen, baina ez zioten utzi bista txarra zuelako. Torontora joan zen unibertsitatera Teologia ikastera, baina Medikuntzako fakultatera igaro zen, azkenean. 1916an lizentziatu eta Kanadako Armadako Medikuntzako atalera sartu  zen; izan ere, I. Gerra Mundialaren eraginez medikuak behar zituzten.  Zauritu egin zuten Mundu Gerran 1918ko irailean beso batean, baina, nahiz eta zaurituta egon, 16 orduan egon zen guda-zelaian beste zauritu batzuk artatzen. Hori dela eta, Gurutze Militarra aitortu zioten. Torontora itzuli eta haur erien ospitalean egon zen kirurgilari egoiliar gisa. 1920tik 1921era irakasle jardun zuen Ontario mendebaldeko Unibertsitatean. Urtebete geroago farmakologia irakatsi zuen Torontoko Unibertsitatean; gradua eta urrezko domina 1922an lortu zuen.

Other Languages
Bahasa Indonesia: Frederick Grant Banting
Lëtzebuergesch: Frederick Banting
Nederlands: Frederick Banting
português: Frederick Banting
Simple English: Frederick Banting
српски / srpski: Фредерик Бантинг
українська: Фредерік Бантинг
oʻzbekcha/ўзбекча: Frederick Banting
Tiếng Việt: Frederick Banting