Frantzia

Frantziako Errepublika
République française
Bandera Armarria
Goiburua: " Liberté, égalité, fraternité"
Askatasuna, Berdintasuna, Senidetasuna
Ereserkia: " La Marseillaise"
██ Metropolitar Frantzia ██ Europar Batasuna
Frantziako Errepublikako lurraldeak
Frantziako Errepublikako lurraldeak
Hiriburua
eta hiri handiena
Paris
48° 51.4′ N, 2° 21.05′ E / 48° 51.4′ N, 2° 21.05′ E / 48.8567; 2.35083
Gobernua Errepublika semipresidentzial unitarioa
 -  Presidentea Emmanuel Macron
 -  Lehen ministroa Édouard Philippe
Legebiltzarra Parlamentua
 -  Goi ganbera Senatua
 -  Behe ganbera Nazio Biltzarra
Sorrera
 -  Frankoen batasuna 486 
 -  Verdungo Hitzarmena 843ko abuztua 
 -  Errepublikaren ezarpena 1792ko irailak 22 
 -  Europar Batasunera batzea 1958ko urtarrilak 1 
 -  Oraingo konstituzioa 1958ko urriak 4 
Geografia
 -  Guztira 640.679 [1] km2 ( 42.)
246.201 sq mi
Biztanleria
 -  2014 zenbatespena 66.616.416 [2] ( 22.)
 -  Dentsitatea 116 bizt./km2 ( 89.)
BPG ( PPP) zenbatespena
 -  Guztira $2,634 trilioi [3]
 -  Per capita $41.018 ( 25.)
BPG (nominala) 2015  zenbatespena
 -  Guztira $2,470 trilioi ( 5th)
 -  Per capita $38.458 [3]
Gini (2008) 32.7 [4]
ertaina
GGI (2013) steady 0.884 [5]
oso altua • 20.
Dirua Euro ( EUR)a
CFP libera (XPF)b
Ordu-eremua CETa ( UTC+1)
 -  Udan ( DST) CESTa ( UTC+2)
Dataren formatua ee/hh/uuuu
Zirkulazioa errepidean eskuinean
a. Metropolitar Frantzian.
b. Frantziako Pazifikoko lurraldeetan.
c. Guadalupe +590; Martinika +596; Guyana Frantsesa +594, Réunion eta Mayotte +262; Saint Pierre eta Mikelune +508; Kaledonia Berria +687, Polinesia Frantsesa +689; Wallis eta Futuna +681.
d. Itsasoz haraindiko lurraldeetan erabiliak: .re, .mq, .gp, .tf, .nc, .pf, .wf, .pm, .gf eta .yt.

Frantzia [6] ( frantsesez: France, fʁɑ̃s ahoskatua), ofizialki Frantziako Errepublika [6] ( frantsesez: République française, ʁepyblik fʁɑ̃sɛz ahoskatua) Mendebaldeko Europan kokatutako estatu burujabea da, itsasoz haraindi beste uharte eta lurralde batzuk dituena. 675.417 kilometro koadroko eremua du, eta 2013an 65.951.611 biztanle zituen. [7] Metropolitar Frantzia Mediterraneo itsasotik Mantxako kanala eta Ipar itsasora, eta Rhin ibaitik Ozeano Atlantikora hedatzen da. Mugakide hauek ditu: mendebaldean Ozeano Atlantikoa, iparraldean Mantxako kanala, ekialdean Belgika, Luxenburgo, Alemania, Suitza eta Italia, eta hegoaldean Espainia, Andorra, Monako eta Mediterraneo itsasoa. Europar Batasuneko kidea da. Hiriburua Paris da.

Geografia

Sakontzeko, irakurri: « Frantziako geografia»
Frantzia sateliteko irudian

Metropolitar Frantzia Europako mendebaldean dago. Frantziako Errepublikako zati dira, halaber, Europatik kanpoko hainbat lurralde: Ipar Amerikan, Antilletan, Hego Amerikan, Indiako ozeanoan, Ozeano Bareko hego eta iparraldean eta Antartikan.

Mugak

Metropolitar Frantzia kontinentalak hexagono baten itxura du, eta 965 bat kilometro luze eta 935 bat kilometro zabal da. Haren mugak 2.970 km luze dira: Espainia (650 km), Belgika (620 km), Suitza (572 km), Italia (515 km), Alemania (450 km), Luxenburgo (73 km), Andorra (57 km) eta Monako (4,5 km). Guyanako mugak 580 km luze dira Brasilekin eta 520 km Surinamekin. Saint Martin uharteak ( Antillak) 10,2 km luze den muga eraikigabea du Herbehereen uharte zatiarekin. Azkenik, Antartikan Frantziak beretzat duen Terre Adélie lurraldea ( TAAF) muga du Australiak beretzat duen lurraldearekin.

Frantziako kostak lau itsasotara ematen duenez ( Ipar Itsasoa, Mantxako kanala, Ozeano Atlantikoa eta Mediterraneoa), herrialdea komunikazio- eta kultura-bidegurutze paregabea da.

Eskualde naturalak

██ Parke nazionalak ██ Itsas-parke nazionalak ██ Eskualdeko parke naturalak

Frantziako parke naturalak hamar dira, Metropolitar Frantzian nahiz itsasoz haraindiko lurretan kokatuak. Parcs Nationaux de France gobernu agentziak kudeatzen ditu. Guztira 3.710 kilometro koadroko lurra dago guztiz babestuta, eta beste 9.162 kilometro koadro babestu dituzte inguruan. Frantziako parke naturalek zazpi milioi bisitari dituzte urtero.

Horretaz gain Frantziak, batez ere metropolitar gunetik kanpo dituen lurraldeetan, berebiziko fauna, flora eta paisaia aniztasuna du. Hainbat latitudetako paisaiez gain, metropolian bertan goi-mendi nahiz lautadetako inguruneak ditu. Frantziak nekazaritza gune zabalak ditu, eta hala mahastiek nola arto edo zerealen ekoizpenak paisaien eraldaketa handia ekarri dute.

Erliebea

Metropolitar Frantziako paisaiak aniztasun handia du, ordoki zabalak ipar eta mendebaldean, eta mendigune handiak hego-mendebaldean ( Pirinioak) eta hego-ekialdean ( Alpeak). Frantziako Alpeetan dago Mendebaldeko Europako punturik gorena, Mont Blanc, 4.810 m gora dena. Beste lurralde menditsu batzuk ere badira, hala nola, Erdialdeko Mendigunea, Jura, Vosges, Morvan, Armorikako mendigunea eta Ardenetako mendigunea.

Hidrografia

Ibai handiek zeharkatzen dute Frantzia. Garrantzitsuenak Loira, Rodano (iturburua Suitzan du), Garona (iturburua Espainian du), Sena eta, tarte batean behintzat, Rhin, Mosa eta Mosela dira.

Klima

Köppen klika sailkapena

Frantziako klimak alde handiak ditu. Klima ozeanikoa dute Bretainiak eta Normandiak; klima hori Frantziako sartalde guztira hedatzen da. Han neguak leunak eta udak freskoak dira. Euria, mendebaldeko haizeek ekarria, ugaria da urte osoan. Normandiako eguraldia oso egokia da belardietarako. Akitaniak uda beroagoa du, eta hori dela eta, basoak ugariagoak dira.

Frantziako ekialde osoan klima kontinentala da. Neguak hotzak eta elurtsuak dira, eta udak, berriz, beroak. Sarritan ekaitzak izaten dira. Ekialdeko zabaldietan baso asko dira: haritza, pagoa eta urkia dira nagusi, eta pinua mendietako maldetan hazten da. Mahastiak eta fruitu arbolak eguteran daude.

Klima mediterraneoa Languedoc, Proventza, Rhône eta Korsikara hedatzen da. Uda lehorra eta beroa eta negu xamurra dute. Euriak ugariak dira, batez ere udazkenean eta udaberrian. Iparretik jotzen du haizeak, Sète eta Toulon artean ( mistrala) eta Sètetik mendebaldera ( tramontana). Landaretza lehorrekoa da ( artea eta pinua).

Alpeetan eta Pirinioetan mendiko klima da: euria ugaria da, eta neguak gogorrak eta elurtsuak dira.

Other Languages
Аҧсшәа: Франциа
Acèh: Peurancih
адыгабзэ: Францие
Afrikaans: Frankryk
Akan: France
Alemannisch: Frankreich
አማርኛ: ፈረንሣይ
aragonés: Francia
Ænglisc: Francland
العربية: فرنسا
ܐܪܡܝܐ: ܦܪܢܣܐ
مصرى: فرنسا
অসমীয়া: ফ্ৰান্স
asturianu: Francia
авар: Франсия
Aymar aru: Phransiya
azərbaycanca: Fransa
تۆرکجه: فرانسه
башҡортса: Франция
Boarisch: Frankreich
žemaitėška: Prancūzėjė
Bikol Central: Pransya
беларуская: Францыя
беларуская (тарашкевіца)‎: Францыя
български: Франция
भोजपुरी: फ्रांस
Bislama: Franis
Bahasa Banjar: Parancis
bamanankan: Faransi
বাংলা: ফ্রান্স
བོད་ཡིག: ཧྥ་རན་སི།
বিষ্ণুপ্রিয়া মণিপুরী: ফ্রান্স
brezhoneg: Bro-C'hall
bosanski: Francuska
ᨅᨔ ᨕᨘᨁᨗ: Perancis
буряад: Франци
català: França
Chavacano de Zamboanga: Francia
Mìng-dĕ̤ng-ngṳ̄: Huák-guók
нохчийн: Франци
Cebuano: Pransiya
Chamoru: Francia
ᏣᎳᎩ: ᎦᎸᏥᏱ
Tsetsêhestâhese: France
کوردی: فەڕەنسا
corsu: Francia
qırımtatarca: Frenkistan
čeština: Francie
kaszëbsczi: Francëjô
словѣньскъ / ⰔⰎⰑⰂⰡⰐⰠⰔⰍⰟ: Франкїꙗ
Чӑвашла: Франци
Cymraeg: Ffrainc
dansk: Frankrig
Deutsch: Frankreich
Zazaki: Fransa
dolnoserbski: Francojska
डोटेली: फ्रान्स
ދިވެހިބަސް: ފަރަންސޭސިވިލާތް
ཇོང་ཁ: ཕརཱནསི་
eʋegbe: France
Ελληνικά: Γαλλία
emiliàn e rumagnòl: Franza
English: France
Esperanto: Francio
español: Francia
estremeñu: Francia
فارسی: فرانسه
Fulfulde: Faransi
suomi: Ranska
føroyskt: Frakland
français: France
arpetan: France
Nordfriisk: Frånkrik
furlan: France
Frysk: Frankryk
Gaeilge: An Fhrainc
Gagauz: Franțiya
贛語: 法國
Gàidhlig: An Fhraing
galego: Francia
Avañe'ẽ: Hyãsia
गोंयची कोंकणी / Gõychi Konknni: फ्रांस
ગુજરાતી: ફ્રાન્સ
Gaelg: Yn Rank
Hausa: Faransa
客家語/Hak-kâ-ngî: Fap-koet
Hawaiʻi: Palani
עברית: צרפת
हिन्दी: फ़्रान्स
Fiji Hindi: France
hrvatski: Francuska
hornjoserbsce: Francoska
Kreyòl ayisyen: Frans
Հայերեն: Ֆրանսիա
interlingua: Francia
Bahasa Indonesia: Perancis
Interlingue: Francia
Igbo: France
Ilokano: Pransia
Ido: Francia
íslenska: Frakkland
italiano: Francia
日本語: フランス
Patois: Frans
la .lojban.: fasygu'e
Basa Jawa: Prancis
ქართული: საფრანგეთი
Qaraqalpaqsha: Franciya
Taqbaylit: Fransa
Адыгэбзэ: Фрэндж
Kabɩyɛ: Fransɩɩ
Kongo: Fwalansa
Gĩkũyũ: Baranja
қазақша: Франция
kalaallisut: Franskit Nunaat
ភាសាខ្មែរ: បារាំង
ಕನ್ನಡ: ಫ್ರಾನ್ಸ್
한국어: 프랑스
Перем Коми: Франс
къарачай-малкъар: Франция
Ripoarisch: Frankreich
Kurdî: Fransa
коми: Франция
kernowek: Pow Frynk
Кыргызча: Франция
Latina: Francia
Ladino: Fransia
Lëtzebuergesch: Frankräich
лезги: Франция
Luganda: Bufalansa
Limburgs: Frankriek
Ligure: Fransa
lumbaart: Frància
lingála: Falansia
لۊری شومالی: فرانسأ
lietuvių: Prancūzija
latgaļu: Praņceja
latviešu: Francija
मैथिली: फ्रान्स
мокшень: Кранцмастор
Malagasy: Frantsa
олык марий: Франций
Māori: Wīwī
Baso Minangkabau: Parancih
македонски: Франција
മലയാളം: ഫ്രാൻസ്
монгол: Франц
молдовеняскэ: Франца
मराठी: फ्रान्स
Bahasa Melayu: Perancis
Malti: Franza
Mirandés: Fráncia
မြန်မာဘာသာ: ပြင်သစ်နိုင်ငံ
مازِرونی: فرانسه
Dorerin Naoero: Prant
Nāhuatl: Francia
Napulitano: Franza
Plattdüütsch: Frankriek
Nedersaksies: Frankriek
नेपाली: फ्रान्स
नेपाल भाषा: फ्रान्स
Nederlands: Frankrijk
norsk nynorsk: Frankrike
norsk: Frankrike
Novial: Fransia
Nouormand: France
Sesotho sa Leboa: Fora
Chi-Chewa: France
occitan: França
Livvinkarjala: Frantsii
Oromoo: Firaansi
ଓଡ଼ିଆ: ଫ୍ରାନ୍ସ
Ирон: Франц
ਪੰਜਾਬੀ: ਫ਼ਰਾਂਸ
Pangasinan: Fransia
Kapampangan: Pransiya
Papiamentu: Fransia
Picard: Franche
Deitsch: Frankreich
Pälzisch: Frankreich
पालि: फ्रांस
Norfuk / Pitkern: France
polski: Francja
Piemontèis: Fransa
پنجابی: فرانس
Ποντιακά: Γαλλία
پښتو: فرانس
português: França
Runa Simi: Ransiya
rumantsch: Frantscha
Romani: Franchiya
Kirundi: Ubufaransa
română: Franța
armãneashti: Frânție
tarandíne: Frange
русский: Франция
русиньскый: Франція
Kinyarwanda: Ubufaransa
संस्कृतम्: फ्रान्सदेशः
саха тыла: Франция
sardu: Frantza
sicilianu: Francia
Scots: Fraunce
سنڌي: فرانس
davvisámegiella: Frankriika
Sängö: Farânzi
srpskohrvatski / српскохрватски: Francuska
සිංහල: ප්‍රංශය
Simple English: France
slovenčina: Francúzsko
slovenščina: Francija
Gagana Samoa: Farani
chiShona: France
Soomaaliga: Faransiiska
shqip: Franca
српски / srpski: Француска
Sranantongo: Franskondre
SiSwati: IFulansi
Sesotho: Fora
Seeltersk: Frankriek
Basa Sunda: Perancis
svenska: Frankrike
Kiswahili: Ufaransa
ślůnski: Francyjŏ
தமிழ்: பிரான்சு
తెలుగు: ఫ్రాన్సు
tetun: Fransa
тоҷикӣ: Фаронса
ትግርኛ: ፈረንሳይ
Türkmençe: Fransiýa
Tagalog: Pransiya
Setswana: Fora
Tok Pisin: Frens
Türkçe: Fransa
Xitsonga: Furhwa
татарча/tatarça: Франция
chiTumbuka: France
Twi: France
reo tahiti: Farāni
тыва дыл: Франция
удмурт: Франция
ئۇيغۇرچە / Uyghurche: فرانسىيە
українська: Франція
اردو: فرانس
oʻzbekcha/ўзбекча: Fransiya
vèneto: Fransa
vepsän kel’: Francii
Tiếng Việt: Pháp
West-Vlams: Vrankryk
Volapük: Fransän
walon: France
Winaray: Fransya
Wolof: Faraas
吴语: 法国
მარგალური: საფრანგეთი
ייִדיש: פראנקרייך
Yorùbá: Fránsì
Vahcuengh: Fazgoz
Zeêuws: Frankriek
中文: 法国
文言: 法國
Bân-lâm-gú: Hoat-kok
粵語: 法國
isiZulu: IFulansi