Fosil

Hiru ammonite fosil, bakoitza 1,5 cm luze.
Eozenoko Diplomystus dentatus arrain fosilak
Zur petrifikatua.

Fosilak (latinezko fossile-tik, lurretik ateratzen dena) aintzinako izaki bizidunen gorputzen edo ekintzen aztarnak dira. Arroka sedimentarioetan daude eta beraien osaketaren transmorfazioak jasan ditzakete (diagenesi bidez) edota deformazioak (metamorfismo dinamikoaren bidez). Fosilak aztertzen dituen zientzia paleontologia da. Hala ere, oso lotua dago tafonomia zientziarekin, izaki bizidunak hiltzean jasaten dituzten prozesuak ikertzen dituen zientziarekin.

Fosilik ohikoenak animalien hezurdurak eta oskolak eta landareen aztarnak dira, baina fosilen barnean urratsak eta animalien aktibitatearen ondorioak ere sartzen dira. Badaude mikrofosilak ere, begi hutsez ikusi ezin direnak, zelulen aztarnak hain zuzen ere.

Sortze prozesua

Organismo baten hondakinen kontserbazioa edota haren jardueraren aztarnak irautea ohi ez diren gertakariak dira, eta harrigarria bada ere, eskala handiari dagokionez, aski maiz jazotzen dira era horretakoak. Fosilizazioa izeneko prozesu fisiko-kimiko baten bidez sortzen dira fosilak. Prozesu horrek denbora bitarte jakin bat behar du; ikerlari gehienek onartzen dutenaren arabera, duela 13.000 urte inguruko hondarrak dira fosil berrienak; geroagoko hondarrei azpifosil izena ematen zaie.

Hil ondoren, izaki organikoak aski laster desegiten dira, baldin eta hil eta handik gutxira eguratsaren, gainerako animalien eta mikroorganismoen eraginetik babesten dituen materialen baten azpian ehortzirik geratzen ez badira. Guztiarekin ere, eskeleto zati gogorrenak eta aurretik gai mineralez hornituak direnak fosilizatzen dira soilik.

Fosilizazio prozesuak eraldatze kimiko saila ekartzen du; eraldatze horietan, normalean, organismo hilaren gai organikoak izaera minerala duten beste gai batzuek ordezkatzen dituzte; gai horiek eskuarki kaltzio karbonatoa edo silizea izaten dira, baina beste batzuk ere izan daitezke, hala nola pirita, markasita, fosfatoak, hematiteak, etab. Eraldatzearen izaera zenbait faktoreren baitan dago, hots, hondakin organikoen jatorrizko konposizioa eta hondakinok prozesuan zehar aurkitzen zireneko baldintza geokimikoak, zeren eta hondakin horiek ehortzi zituzten jalkinen osagaiak baitira materia organikoarekin erreakzionatu eta ordezkatu ondoren, fosila ematen dutenak. Maskorrek eta ornogabeen zati gogorrek ziren bezala irauten dute edo aldaketak izaten dituzte beren konposizio kimikoan edo kristal egituran. Aragonitoa (CaCo3), maiz aski soinberen maskorra moldatzen duena, kaltzita bihur daiteke (CaCo3), konposizio bereko forma kimiko egonkorragoa alegia.

Other Languages
Afrikaans: Fossiel
العربية: مستحاثة
asturianu: Fósil
azərbaycanca: Fosil
تۆرکجه: فوسیل
беларуская: Акамянеласці
български: Вкаменелост
বাংলা: জীবাশ্ম
brezhoneg: Karrekaenn
bosanski: Fosili
català: Fòssil
Mìng-dĕ̤ng-ngṳ̄: Huá-siŏh
čeština: Fosilie
Cymraeg: Ffosil
dansk: Fossil
Deutsch: Fossil
Ελληνικά: Απολίθωμα
English: Fossil
Esperanto: Fosilio
español: Fósil
eesti: Kivistis
فارسی: سنگواره
suomi: Fossiili
français: Fossile
Frysk: Fossyl
Gaeilge: Iontaise
galego: Fósil
עברית: מאובן
हिन्दी: जीवाश्म
hrvatski: Fosil
Kreyòl ayisyen: Fosil
magyar: Fosszília
Bahasa Indonesia: Fosil
Ido: Fosilo
íslenska: Steingervingur
italiano: Fossile
日本語: 化石
Basa Jawa: Fosil
қазақша: Қазындылар
한국어: 화석
Latina: Fossile
Limburgs: Fossiel
lietuvių: Fosilija
latviešu: Fosilijas
Basa Banyumasan: Fosil
македонски: Фосил
മലയാളം: ജീവാശ്മം
मराठी: जीवाश्म
Bahasa Melayu: Fosil
Plattdüütsch: Fossil
नेपाली: जीवावशेष
Nederlands: Fossiel
norsk nynorsk: Fossil
norsk: Fossil
occitan: Fossil
ଓଡ଼ିଆ: ଜୀବାଶ୍ମ
ਪੰਜਾਬੀ: ਪਥਰਾਟ
português: Fóssil
Runa Simi: Rumiyasqa
română: Fosilă
русский: Фоссилии
Scots: Fossil
سنڌي: فاسل
srpskohrvatski / српскохрватски: Fosil
සිංහල: පොසිල
Simple English: Fossil
slovenčina: Fosília
slovenščina: Fosil
shqip: Fosilet
српски / srpski: Фосил
Basa Sunda: Fosil
svenska: Fossil
Kiswahili: Kisukuku
తెలుగు: శిలాజము
Tagalog: Posil
Türkçe: Fosil
اردو: احفور
Tiếng Việt: Hóa thạch
West-Vlams: Fossiel
Winaray: Posil
ייִדיש: פאסיל
中文: 化石
Bân-lâm-gú: Hòa-chio̍h
粵語: 化石