Filipo II.a Mazedoniakoa

Filipo II.a Mazedoniakoa
Filip II Macedonia.jpg
Bizitza
JaiotzaPellaK. a. 382
Herrialdea Mazedonia
Talde etnikoaAncient Macedoniansa
HeriotzaVergina, K. a. 336
Hobiratze lekuaQ52575767
Heriotza moduagizahilketa erailketa
HiltzaileaPausanias of Orestis
Familia
AitaAmyntas III of Macedon
AmaEurydice I of Macedon
Ezkontidea(k)Audata
Meda of Odessa
Nicesipolis
Philinna
Phila of Elimeia
Cleopatra Eurydice of Macedon  (337 K. a. -
Olinpia Epirokoa  (358 K. a., 357 K. a. -  unknown value)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaArgead dynasty
Jarduerak
Jarduerakmonarka
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
GatazkaKeroneako gudua
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaAntzinako Greziako erlijioa

Filipo II.a Mazedoniakoa (grezieraz Φίλιππος Β' eta mazedonieraz Филип II-ри, antzinako grezierazko Filos/Φἰλος (laguna, zalea) eta Ippos/ἵππος (zaldia) hitzetatik datorrena; K. a. 382-K. a. 336) Mazedoniako Erresumako erregea izan zen K. a. 355etik hil zen arte. Alexandro Handiaren aita izan zen eta haren balentriek semearen zuen bide loriatsua erraztu zuten. Litekeena da, Egiptoko Ptolomeotar dinastiako sortzailea eta lehen erregea izan zen Ptolomeo I.a Soterren aita ere izatea.

Bizitza

Pellan jaioa, Filipo Amintas III.aren (K. a. 394-K. a. 370 eta Euridize II.a Mazedoniakoaren seme gazteena zen. Filipo bahitu bezala egon zen Tebasen, garai hartan Grezian nagusi zen polisa, hiru urtez, K. a. 368tik K. a. 365 arte. Garai horretan Filipok heziketa militar eta diplomatikoa jaso zuen Epaminondasen aldetik eta Pamenes Tebasekoarekin bizi izan zen, Tebaseko Batailoi Sakratuaren defendatzaile suar bat.

K. a. 364an Filipo Mazedoniara itzuli zen, gobernuko kontuetan parte hartuz. Bere bi anaia nagusiak ziren Alexandro II.a Mazedoniakoa eta Perdikas III.a Mazedoniakoa erregeen heriotzek bere iloba eta Perdikas III.aren semea zen Amintas IV.a Mazedoniakoaren erregeorde bihurtzea ahalbidetu zioten. Filipo gaztea, 22 urte baino ez zituena, gobernari bihurtu zen de facto.

Other Languages
azərbaycanca: Makedoniyalı II Filip
Bahasa Indonesia: Filipus II dari Makedonia
íslenska: Filippos II
norsk nynorsk: Filip II av Makedonia
srpskohrvatski / српскохрватски: Filip II Makedonski
Simple English: Philip II of Macedon
slovenščina: Filip II. Makedonski
shqip: Filipi II
српски / srpski: Филип II Македонски
oʻzbekcha/ўзбекча: Filipp II