Fibula (arropa)

Brontze Aroko fibulak
Braganzako Fibula, arte helenistikoa 250-20 K. a.

Fibula antzinatean jantzia osatzen zuten arropa zatiak lotzeko edo eusteko erabili ohi zuten metalezko kateorratza zen [1], botoiak Erdi Aroa ondo sartu arte ez baitziren garatu. Ohikoenek egungo paparrekoen antzeko forma zuten, orratza, urre, zilar edo brontzezko arku formako disko baten azpitik ezkutaturik zutela.

Fibula hauen aldaera bat, hispaniarra deitzen da, Iberiar Penintsulan bakarrik dagoelako eta iberiar artearena delako. Eraztun edo uztai baten gainean igotzen da metalezko arkua, honekin, pieza bakarra eratuz. Museoetan bilduta dauden feniziar, erromatar, zeltiar, etruskotar eta greziar fibulen artean, forma eta apaindura barietate handia nabarmentzen da, antzinateko jendeak, euren jantzientzako, apaingarri honi ematen zion garrantzia frogatzen duena. Gauza bera gertatzen da iberiarren artean. Arkuaren ordez, iberiar zaldunaren irudia sarri agertzen da. Garrantzia hau askoz handiagoa izan zen bizantziarren artean, eta euren imitatzaileen artean, bisigodotarrak adibidez, fibulak, perlekin eta beirazko zintzilikarioekin apainduz, garaiko mosaikoek adierazten duten bezala.

  • erreferentziak

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fibula (arropa) Aldatu lotura Wikidatan
Other Languages
беларуская: Фібула
беларуская (тарашкевіца)‎: Фібула
български: Фибула
català: Fíbula
Esperanto: Fibolo
español: Fíbula
français: Fibule
Frysk: Fibula
galego: Fíbula
hrvatski: Fibula (nakit)
magyar: Fibula
Ido: Fibulo
italiano: Fibula (spilla)
日本語: フィブラ
한국어: 피불라
Nederlands: Fibula (voorwerp)
polski: Fibula
română: Fibulă
русский: Фибула
Simple English: Fibula (brooch)
slovenščina: Fibula
svenska: Fibula
українська: Фібула
中文: 胸針