Fabian Society

Fabian Society Ingalaterrako elkarte sozialista izan zen, 1883an sortua. Ideal moral bat oinarritzat harturik, gizartea eraberritzeko asmoa zuen, Fabius Cunctatorren metodoei jarraituz. Marxen teoriak gaitzesten zituen. Geroago sortuko zen Erresuma Batuko Alderdi Laboristaren oinarriak jarri zituen. Idazle, ekonomialari, intelektual eta artista ugari izan dira elkarte horretakoak; esaterako, G. B. Shaw, H. G. Wells, Sidney eta Beatrice Webb.

  • erreferentziak

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Open Data Euskadi webgunean.
Other Languages