FC Spartak Trnava

FC Spartak Trnava
Ezizena(k)Bíli andeli (Aingeru zuriak)
Sorrera1923
Futbol zelaiaŠtadión Antona Malatinského
(edukiera: 3.350 lanetan (19.000 izango ditu) lagun)
PresidenteaEslovakia Dušan Keketi
EntrenatzaileaSerbia Nestor El Maestro
LigaEslovakiako futbol liga
2017-181.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Levski Sofiaren aurkako partida Europako txapelketan.

FC Spartak Trnava Eslovakiako futbol talde ezaguna da, Trnava hirikoa. Txekoslovakiako futbol liga eta kopa bosna aldiz irabazi zituen.

Historia

1923an sortu zen TSS Trnava taldea hirian zeuden Šk Čechie eta ČšŠk taldeak batzean. 1952an gaur egungo izena hartu zuen.

1966an Anton Malatinský entrenatzailea fitxatu zuen eta bearekin hasi zen "urrezko aroa". 1967an lortu zuen orain arteko titulurik esanguratsuena, Mitropa Kopa hain zuzen ere. 1975 artean Txekoslovakiako 5 liga eta lau kopa eskuratu zituen eta honetaz gain 1969an Europako Kopako finalerdietara iritsi zen. Amsterdamgo Ajaxek utzi zuen finalik gabe. Txekoslovakiako garaiko azken titulua 1986ko Kopa izan zen.

Eslovakiako ligan hiru aldiz izan da bigarrena eta 2018an lortu du bere aurreneko Liga irabaztea. Kopan 1998koa irabazteaz gain beste lau aldiz izan da finalean, azkenengoa 2010an.

Other Languages