Eusko Jaurlaritza


Euskal Autonomia Erkidegoa
Escudo del Pais Vasco.svg
Gobernua
Egoitzak
Botere betearazlea
Botere legegilea
Botere judiziala
Ordezkaritzak
Erakunde nagusiak
Aldizkariak
Webgunea

Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoko gobernua da, hau da, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa herrialdeetan du eskumena. Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia Arabako hiriburu Gasteizko Lakua auzoan dago; hortik dator maiz Lakuako Gobernua ezizenez ere aipatzea.

Jaurlaritzaren burua lehendakaria da (gaur egun, Iñigo Urkullu), eta bizileku edo egoitza ofiziala Gasteizko Ajuriaenea jauregian du. Eusko Jaurlaritzaren kontrola daraman erakundea edo parlamentua Eusko Legebiltzarra da, eta orobat lehendakaria aukeratzen duena. Legebiltzarraren egoitza ere Gasteizen dago.

Historia

Lehenbiziko Eusko Jaurlaritza

Artikulu nagusia: «Lehenbiziko Eusko Jaurlaritza»

Eusko Jaurlaritza 1936an sortu zen, Espainiako Gerra Zibilaren garaian, eta aurreneko lehendakaria Jose Antonio Agirre izan zen. Lehenbiziko Eusko Jaurlaritzaren nahiz Lehendakaritzaren egoitza Bilboko Carlton hotelan egon zen. Eraikin hau 1919an Manuel Maria Smith arkitektoak diseinatu zuen eta Euskal Herriko Historia Garaikidearen gizarte eta kultur gertakizun garrantzitsu ugariren lekuko izan da, gaur egun Bilboko eraikin nabarmenetako bat delarik.

Autonomiak, ordea, ez zuen luze iraun: Francisco Francoren altxamendua nagusitu zenean, bertan behera gelditu ziren Euskadiko eta Kataluniako autonomia estatutuak.

Lehenengo Eusko Jaurlaritzaren programa

« Herriaren nahiei jaramon eginez eta espainiar Errepublikako Gorteek onarturiko Euzkadiko autonomia Estatutuan agertzen diren aginduak betez, behin-behineko Eusko Jaurlaritza osatu berri honek euskal herritarrei bere jardueraren programako puntu garrantzitsuenak agertu nahi dizkio; eta Jaurlaritza eratzen duten alderdi guztiek bat egiten duten zentrua izanik, premiazko helburutzat garaipena lortzea eta bakea ezarri eta antolatzea duela adierazten du gerra Kabinete moduan, hitzak berak duen esanahi osoa kontutan izanda.

Beraz:

Euskal herritar guztien banakako eta gizarteko eskubideak errespetatu eta bermatuko ditu eta, horren ondorioz, baita erlijio sinismen eta elkarte guztiak, elkarte horietako kideen eta euren ondasunen segurtasuna, betiere Konstituzioak ezartzen dituen aginduak kontutan hartuta. Izaera erlijiosoak ez die errurik kenduko legearen aurkako ekintza politikoetatik sortzen diren erantzukizunei.

Behin-behineko Eusko Jaurlaritza bere lehendakariaren eta Defentsa Sailaren bitartez zuzenduko du gerra, aginte bakarra ezarriko du eta justizia militarraren kodera lotuta dauden milizia guztiak albait lasterren militarizatuko ditu (...).

Eusko Jaurlaritzak zorrotz eutsiko dio ordena publikoari eta beharrezkoa balitz neurri gogorrak eta bereziak hartuko ditu (...).

Ahalik eta arinen hasiko da foru ertzaintza eratzen; gaur egungo beharrizanei erantzuteko antolatuta dagoen eta modernoa eta eraginkorra den ertzaintza (...).

»

1936ko estatutua et Eusko Jaurlaritza. Agintaritzaren egitasmoa, Gernikan, 1936ko urriak 7, Jose Antonio Agirrek eta bere aholkulariek sinatuta

Erbestea

Behin Bilbo eta jada Euskal Herria osoa frankisten esku erorita, Eusko Jaurlaritzak bere egoitza Kataluniako Bartzelona hiriburura lekualdatzea erabaki zuen. Lehenbiziko egoitza, aurretik Eusko Jaurlaritzak Gràcia pasealekuan zuen Euskal Herriko Errefuxiatuen Babesetxea izan zen; ondoren eta behin-behinekoz, Kataluniako Generalitateak eskeinitako Pedralbesko jauregian kokatu zen. Egoera hura frankistek Bartzelona hartu eta Eusko Jaurlaritzak Frantziara ihes egin behar izan zuen arte luzatu zen.[1]

Erbesteratutako hainbat abertzaleen ekimenari esker Frantziako Paris hiriburuaren erdiguneko Rue Marceau karrikako 11. zenbakian zegoen jauregi bat erosi zen, bertan erbesteko Eusko Jaurlaritzaren egoitza kokatu zelarik.[2]

1940ko maiatzean naziak Parisera sartzearekin batera, egoitza ezeztatu eta ondoren frankistek okupatu eta haien poliziaren egoitza bilakatu zuten. Halere, Ardatzeko potentziek Bigarren Mundu Gerra galtzeak Eusko Jaurlaritza Rue Marceau karrikara itzultzea ahalbideratu zuen.[2]

Egokiera hartan jarraitzea ezinezkoa izan zitzaien. Espainiako Bigarren Errepublikaren jabegoak euren jabetzara iragateko zioen lege frankista bati jaramon eginez, 1951ko ekainaren 28an Frantziako Gobernuak Eusko Jaurlaritzaren egoitza zegoen jauregia husteko agindua eman zuen, horri Espainia frankistak Frantziako Gobernuari eginiko presio indartsuari gehitu zitzaion, ondorioz huste agindua finkoa eta atzerapausorik gabea bihurtu zen. Jose Antonio Agirreren zioenez bere bizipen lazgarrienetako bat jauregi honen desjabetzearena izan zen. Ordu ezkero Eusko Jaurlaritzari jauregi honen jabetzarik itzuli, eta 1991n Cervantes Institutuaren Parisko egoitza han ipini zuen.[2]

Gero, erbesteko Eusko Jaurlaritza hartako kide batzuek Parisko Rue Singer karrikako 48. zenbakian egoitza berri bat topatu zuten, erbesteko egoitza ofiziseg leku segurura aldatzeko asmoz. 1965an etxebizitza berriak eraikitzeko erauziko zuten hiru solairuko etxalde zahar bat zen. 1979ko abenduaren 15eko Eusko Jaurlaritzaren Euskal Herriratze arte Rue Singer kaleko 50. zenbakiko sotoa Jesus Maria Leizaola lehendakariaren exekutiboaren kokalekua izan zen.[2]

Gaur egun

Franco hil eta diktadura amaitu zenean, trantsizio garaia ireki zen Espainian, eta handik pixka batera Gernikako Estatutua onartu zen. Ondorioz, 1979an, berriro abian jarri zen Eusko Jaurlaritza, eta Carlos Garaikoetxea lehendakari aukeratu zuten. 1980an Eusko Jaurlaritzaren egoitza Gasteiz hirian ezarri zen. Euskal Autonomia Erkidegoaren izaeraz, 2018ko maiatzean ETA desegiteko unean, Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak Jean-René Etxegarairi adierazi zion bera dela "[Euskal Herrian] dagoen lehendakari bakarra".[3]

Other Languages
asturianu: Gobiernu vascu
català: Govern Basc
español: Gobierno Vasco
italiano: Governo basco